inprimatu
Ugalde, Bilbao eta Zaballa'ri
Izenburua:
Ugalde, Bilbao eta Zaballa'ri
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
63

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ugalde, Bilbao eta Zaballa-ri

 

Tontorreko Nikolas (?)

 

 Gaur goratzen ditugu

 Iru gizon aundi,

 Merezi dutelako

 Gure omenaldi;

 Merezi dutelako

 Gure omenaldi,

 Gaur goratzen ditugu

 Iru gizon aundi.

 

 Irurogei ta amalaun

 Abendun erdiyan,

 Emen bildu gara gaur

 Bilbo-Zar partian;

 Emen bildu gara gaur

 Danok familiyan,

 Irurogei ta amalaun

 Abendun erdiyan.

 

 Andoaiņeko Martiņ

 Ugalde aixkidiak,

 Irabazi duelako

 Liburun sarira;

 Irabazi duelako

 Liburun Sariya,

 Andoaiņeko Martiņ

 Idazle aundiyak.

 

 Jon Bilbao Getxoko

 Liburulariak,

 Irabazi du baita

 Gorazarre aundi bat;

 Biyotzez one ere

 Zoriyon aundiak,

 Lanian jarraitzeko

 Bizitzan urtiak.

 

 Baita goraiutzeko

 Biar dan moduan,

 Zaballako Jose-Anjel

 Gaurko jatorduan;

 Alegindu delako

 Jakintza-arluan,

 Euskal itzaldi eta

 Euskal Liburuan.

 

 Gaur goratzen ditugu

 Iru gizon aundi,

 Merezi dutelako

 Gure omenaldi;

 Merezi dutelako

 Gure omenaldi,

 Gaur goratzen ditugu

 Iru gizon aundi.

 


inprimatu