inprimatu
Jaiki, jaiki!
Izenburua:
Jaiki, jaiki!
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
806.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaiki, jaiki!

 

Gar

 

 Jaiki, Jaiki,

 artzai azkarrak!

 Jaiki, jaiki!

 Mendiak elurrez daude

 otz eta zuri!

 

 Otsoak gosea dute,

 or datoz arin...

 Begietan su- txinpartak,

 ortzak zorrotz,

 ardi gaxoak jan nairik!

 

 Jaiki, Jaiki,

 artzai azkarrak!

 Jaiki, jaiki!

 Zuen ardiak

 beldurrez daude,

 estu ta larri!

 

 Ardiak izutu dira...

 Zakurrak zaunkaka...

 Zer egin iru zakurrak

 otzo amurratuei?

 

 Jaiki, jaiki,

 artzai azkarrak!

 Jaiki, jaiki!

 Zuen ardiak

 azkenetan daude,

 ta ezin egin igesi!

 

 Ardi gaxoak be-beka...

 Zakurrak kosk otsoei.

 Mendietako elurra

 ta ardi zuriak

 gelditu dira odolez gorri.

 

 Lotan lotan

 artzai alperrak.

 Lotan, lotan,

 lasai ta geldi!

 Zuen ardiak

 eta zakurrak

 ilda daude...

 Bat bakarrik ez da

 gelditu bizirik!

 

 ................

 

 Artzai alperrak!:

 Mendietako

 alaitasuna

 gaur galdu da

 zuengatik!

 


inprimatu