Gaur goratzen ditugu
Tontorreko Nikolas
Gaur goratzen ditugu
Iru gizon aundi,
Merezi dutelako
Gure omenaldi;
Merezi dutelako
Gure omenaldi,
Gaur goratzen ditugu
Iru gizon aundi.
Irurogei ta amalaun
Abendun erdiyan,
Emen bildu gara gaur
Bilbo-Zar partian;
Emen bildu gara gaur
Danok familiyan,
Irurogei ta amalaun
Abendun erdiyan.
Andoaiņeko Martiņ
Ugalde aixkidiak,
Irabazi duelako
Liburun sariya;
Irabazi duelako
Liburun Sariya,
Andoaiņeko Martiņ
Idazle aundiyak.
Jon Bilbao Getxoko
Liburulariak,
Irabazi du baita
Gorazarre aundi bat;
Biyotzez oni ere
Zoriyon aundiak,
Lanian jarraitzeko
Bizitzan urtiak.
Baita goratutzeko
Biar dan moduan,
Zaballako Jose-Anjel
Gaurko jatorduan;
Gaurko jatorduan;
Alegindu dalako
Jakintza-arluan,
Euskal Itzaldi eta
Euskal Liburuan.
Gaur goratzen ditugu
Iru gizon aundi,
Merezi dutelako
Gure omenaldi;
Merezi dutelako
Gure omenaldi,
Gaur Loratzen ditugu
Iru gizon aundi
|