inprimatu
Azkatasuna - Euskera
Izenburua:
Azkatasuna - Euskera
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
664.zk.
Orrialdea:
2

Azkatasuna - Euskera

 

Barbin

 

  (Nere biotzeko ARGIA

  kutunaren irakurleai.)

 

 Aspaldidanik ixil nengoen

 Idatzi gabe euskeraz,

 Gaztelar utsa egin naizela

 Esan legike oin beraz.

 

 Euskera gozo-biguña aztu zait,

 Jun da ne-adimenetik;

 Bañan oraindik ez da jun, ezta

 Jungo ere biotzetik.

 

 Biotza bait-da maitasun-toki,

 Maite zaut biotz-biotzez;

 Berriro ikasten ekingo diyot

 Nerekin diran indarrez.

 

 Aspalditikan Euskalerria

 Billatzen ai-da zoruna,

 Beti beragan aneika urtez

 Izan zan azkatasuna.

 

 Ta joan gorantz berantz etorri,

 Ez da iñondikan ageri;

 Jo eskubira, naiz ezkerrera,

 AZKATASUNA lo beti.

 

 AZKATASUNA, gure zoruna,

 Nun zaude, bada ain ixilik?

 Euzkadi oro negarrez dago

 Samintasunez beterik.

 

 AZKATASUNA, AZKATASUNA,

 Nun zaude? otoi, esazu;

 Gure Amatxo zu-billa dabil

 Aspaldi ontan leyatsu.

 

 Barrengo itzak gaur erantzun dit

 Mintzo xamur eztitsuaz:

 Zugandik urbil naukazu; baño

 Bide okerretik zijoaz.

 

 NI nun nagoan yakin nai dezu?

 ¡Ta NI beti zu-alboan!

 Aberriaren AZKATASUNA

 Da... go .. EUSKERA gozoan.

 

 Zabaldu zagun bada EUSKERA

 Gure Euskalerri guzian,

 TA AZKATASUNA laister izango

 Da berriro gure Errian.

 

 ***

 

 Aspaldidanik ni ari nintzan

 Idazten beti erderaz;

 Gaurtik, ordea, idatzi bear det

 Bakar-bakarrik EUSKERAZ.

 


inprimatu