inprimatu
Arrizabalaga'tar Eulalio Aita Karmeldarra'ri bere egunean
Izenburua:
Arrizabalaga'tar Eulalio Aita Karmeldarra'ri bere egunean
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
77-78

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrizabalaga'tar Eulalio. Aita Karmeldarra'ri bere egunean

 

Batiz, Bixente (Xalokin)

 

 Bertso batzuek egin nairikan

 Emengo Nagusiari,

 Ibillia naiz gora ta beera

 Ordu batzuetan larri,

 Goi-argitxoak iges baitdio

 Orain nere buruari,

 Neurtitz motel bat ezin izan dut

 Lumatxoraņo ekarri.

 

 Alan da guzi emen nauzute,

 Anaiok, zuen aurrean,

 Naitanaiezko eginbear au

 Nolabait bete naiean.

 Asmoa beintzat ona dutala

 Danoi esanez batean,

 Gaizki badagit, barkaidazute

 Jainkoaren izenean.

 

 Berrogei eta amazazpi urte

 Gaur dita jaio ziņala...

 IPINTZE'raņo nundik ez dakit

 Aurtxo bat etorri zala...

 Zure guraso ta senideek

 Pozez bete zituala...

 Azkoitia'ko erri politak

 Seme bat geigo zeukala.

 

 Txikitatikan asi ziņan zu

 Ibiltzen bide onean;

 Gaztetatikan jarri ziņuten

 Andre Mariren menpean;

 Berak Karmengo jantzi apaņa

 Ipiņi zizun soņean...

 Jantzi orrekin joan nai duzu

 Il arteņoko bidean.

 

 Zuri jarraika jun zitzaizkizun

 Praille bi anai maiteak,

 Biyak zintzoak, zure antzera,

 Betetzen Karmel-legeak...

 Bata bertotik beregandu zun

 Oraintsu Jaun Egilleak;

 Bestea Peru'n ari da txarrei

 Irakasten onbideak.

 

 Eginkizun on aundiagorik

 Bai al da mundu onetan?

 Ez derizkiot goragokorik

 Izan leikenik lanetan;

 Munduan asko dabiltzan arren

 Arduraz beeko gauzetan,

 Zeru ederra irabaztea

 Dugu lenena benetan.

 

 Zenbat itzaldi egin dituzu

 Ogeitamabi urtetan?

 Zenbat euzkoei zure mintzoaz

 Ikutu biotz barnetan?

 Ta zenbatu leizke zure bidez

 Jarri diranak pozetan,

 Euskalerriko ainbat eleiza

 Aundi eta txikietan?

 

 Oetxek dira Goiko Jaunari

 Atsegin zaizkion lanak,

 Oetxek ontzat saritutzeko

 Aukeratzen dituanak,

 Ortarakoxe biltegi baten

 Berak gordeta dauzkanak,

 Oiek, ta gero, azken arteņo

 Egingo dituzun danak.

 

 Jarrai aurrera, Ipintze maite,

 Eginbearrok betetzen,

 Jainkoa bera lagun duzula,

 Irabazi oiek geitzen,

 Saiatu zaite bizitza zear

 Anima gaxoak zaitzen,

 Gero guztiok Goiko etxean

 Zoriuntsu izan gaitezen.

 

 ZORIONAK, ba, gaurko egunez,

 AITA EULALI maitea,

 Anai artean jaiotegun au

 Bezazu pozez betea,

 Eta Jainkoak bemaizu sarri

 Osasunez ospatzea,

 Baita bizitz au aitzerakoan

 Betiko zezuratzea.

 


inprimatu