Metamorfosis
Baroja Zornoza, Srrafin
-Amacho, diyo neskak,
Arra chikiak
Bilbill egiten dira
Kapul churian,
Ta idikitzean
Michelete polit bat
Ateratzen da.
Negu beltzen iltzen dan
Lore fiñ orrek,
Lurrean bere azia
Lajatu ondoren,
Ematen diyo
Beste bati bizia
Udaberriro.
¿Zergatik arra naiz ill
Eta lorea
Pizten dira berriro
Bizi obean,
Ta zergatik ez
Gerade gu ill ezkero
Geyago pizten?
-Jakiñ ezazu, umea,
Diyo bere amak,
Obiaren bizkia
Dala seaska,
Iltzea loa
Dala esnatzen gerana
Jayotzekoan.
Lurren gañeko arbiskak
Denok gerade
Kapulua da obia
Gu gordetzalle,
Austen deguna
Micheletak bezela
Joanaz zerura.
Biziak biltzen ditu
Buka gabe bi
Ta jayotza ta iltzea
Dirade iltzadi:
¡Lurra da umoya
Ta lurpetik etortzen
-Gerade umoira!
|