inprimatu
Jaungoikoari
Izenburua:
Jaungoikoari
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
168-169

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jaungoikoari

 

Baroja, Serafin

 

 Jauna, billatu zaitut aitz buruen

 Gañeko odoyean ,

 Ta eguzkiak argiz bañatzen duen

 Naba luzaulean.

 

 Egin diot galde leiz ugaretu

 Itzaspekoari,

 Tu zure izateaz diot galdetu

 Turmoien otsari.

 

 Ta zeru izartutako neurgabean

 Begiak jarririk,

 Galdetu det zugetik, miñ nerean

 Konsolatu nairik.

 

 Iñon ez zaitut arkitu beñere

 Nere damuetan,

 Ez soro, ez leiz pean, ez eta ere

 Zeruko izarretan.

 

 Gordea zeuden, bai, baño alegiñan,

 Leyan, alderdian,

 Billatzen zindutan... ¡ta arkitzen ziñan

 Nere kontzientzian!

 


inprimatu