inprimatu
Azeria eta akerra. Ipuia
Izenburua:
Azeria eta akerra. Ipuia
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
580

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azeria eta akerra. Ipuia

 

Baroja, Serafin

 

 Erhikume pizkor bat achitu nayean

 Azeriak zebilzkan milla gora bera,

 Bein salto, noiz iskincho, baña, bat batean,

 Ara non erortzen dan urputzu batera.

 Azeri gaisoaren lanbide okerra

 Urtatik irten nai iñondikan eziñ;

 Bañan, suertez, agertu zitzayon Akerra

 Putzuaren gañean bere adarrakin.

 -Zer modu?-esaten dio goitik bizartsuak,-

 ¿Gasia aldago ura edo geza dago?

 -¡Bikañ-bikañekoa!-dio putzutuak,-

 ¡Onaren poderioz zoratua nago!

 ¡Ezin liteke arkitu au bañon obea!

 ¡Leku maitagarri au bereinka dedilla!

 Akerra zaletua, egarriz betea,

 Amildu da putzura frescoaren billa;

 Berealase Azeri koipatsu, azkarrak,

 Ez du denborik galtzen; gañean,jartzen da,

 Ta eskallerak egiñik aren bi adarrak,

 Igotzen du putzua eta irteten da.

 Itoko zan Akerra ta ez zuen merezi,

 Bañan ¿nork Azeria itsusituko du,

 Baldin badira gizon, gauzetik igesi

 Egingo lutekenak naiz lagun bat galdu?

 


inprimatu