inprimatu
Ay au dolorea!
Izenburua:
Ay au dolorea!
Sinadura:
Baroja, Serafin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Baroja, Serafín

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
20.zk.
Orrialdea:
129

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Ai au dolorea!

 

Baroja, Serafin

 

 1

 

 ¿Iñoiz txikitan egiñ ote det

 Amen besuan ametzik?

 Munduban nabill, aunditu ezkero,

 Arpegi baten atzetik,

 ¡Alferrik beti! Ez det billatzen

 Pentsamentuan besterik.

 

 2

 

 Larogei urte baditut et

 Ez dit galtzen momoriak;

 Begiratzen nau, far egiten dit;

 ¡Zeruak ditu begiak!

 Iñolaz ango aingeruen bat

 Ikusten dute neriak.

 

 3

 

 ¡Jesus nerea! Nere imajiña

 Gaur ikusi det kalean;

 Nere bordoyan goiberatua

 Banetorren ni pakian,

 Oju triste bat botadet eta

 Kordia juan zait golpean.

 

 4

 

 ¡Larogei urte: berak amasei!

 ¡Orren berandu billatu!

 Kanposantura ni nuanian

 Ura mundura argitu:

 eta penarik aundiena det

 ¡Ez didala begiratu!

 


inprimatu