¡Arrats izugarria!
Serafin Baroja
1813'garren urteko Abostuaren
azkeneko gabari
(Serafin Baroja iaunak idatzitako olerki au,
1819'ko Iraillean (orain 47 urte)
egindako Batzaldian saritua da.)
Gorriak daude goiak urrutiraño;
Ageri dan guzia gorria dago,
ta lurrak baño
izutzen du zeruak askoz geiago.
Argitan zabaltzen da zeru goibela
illargi gabe,
¡zer doakabe!
odoiak su garretan balitz bezela,
ta infernuak balira gabaren jabe.
¡Arrats izugarria! ¡Ordu tristeak!
¿Nora begiak jaso, penen kupiran
Malkoz beteak,
zeruak ere bada etsai baziran?
¡Uri leial gaisoa garretan dana!
ta zeru gorrak,
agitz gogorrak,
irabiatzen ditu berriz gu gana
elementen boaldan suzko kanborrak.
Itsasotik sortuko lanbro dokaitzak,
burrunbadan igoak turmoi tartean,
ziran ekaitzak,
eta zartatu orduko, tximist kolpean,
odoi gañeko labe sutu artatik
jasa ta ujola,
eurizko errola,
amiltzen zan lurrera, iduriturik
itxurten ote ziran sua ta odola.
¡Sua ta odol gorria! Naga ta ikara,
sutunpadak, ansiak, illkintza nun nai,
tximist dardara,
biziak ta bizitzak garren errakai
ta ixil-ixil, zijoan odol erreka,
karrikan bera
itsas aldera
iturria geiturik illak taldeka
ez bazetorren sua eragoztera.
Zeru lurrak aserre... Ustez anaiak
atserritik ziranak gu gana etorri
ziran etsaiak.
¿Nora bada begiak jaso ta egorri?
Ez lur, ez etxe, es esku, biotz tristea
noraganatu?
nun anparatu?
¡Burniz edo berunez laster iltzea,
noralderik onena zan aukeratu!
Gizon ordi taldeak askai likitsan
etxerik etxe dabiltz leian iñoren
diru irritsan,
onraren zale, burniz pasatu ondoren
arpegi eman duen aita, semea
edo gizona
iltzen dagona,
sentiturik batean agoni epea
ta ansi triste larri bat deitzen diona.
Zarrak, naiz egon zarrez obiko atean,
ez ziran barkatuak, ain gutxi eriak,
beren oyean
illak ziraden; ume jaio berriak,
gorde nairik, gaisoak, amen kolkoan,
bien biotzak
burni zorrotzak
urratzen ditu, ta amak iltzerakoan
igaro bear ditu laidozko lotzak.
Lotsa ta ilkuntza...! Baña nora naiz eldu?
Ez, erritar maiteak, ez det nai zuen
beta goibeldu.
Gure asaben gabe gurtu nai nuen,
jarriaz begi aurrean aien kondaira,
birtute aienak
danik onenak,
zer diran bizia utsi ta argi joaira
beti ikusi zazkigun beren izenak.
¡Asaba zar gureak joanak mundutik,
Numanzitar errutsu aien modura
bizia emanik,
igo ziñaten zuzen zeru altura!
Jaukan bere saria dizute ematen
ordu ezkero;
bai errauts bero,
martireak bezela igo ziñaten
sugar Donostikotik pasa ta gero!