Sor lekhuari
D. Garaztarra
1
Hasi naiz ametsetarik.
Sor lekhuaz orhoiturik,
Pertsuka alegerarik
Eskualdun seme, naizen bezala, laborari umetarik
Khantatuko dut gorarik
Non dudan ezaguturik
Mundu hau berri berririk.
2
Mendi zelhaien artean
Herri ttipiņo batean
Ama baten sahetsean
Badu hogoi-ta, hamar bat urthe Bachenabarre aldean
Sorthu mintzela munduan
Sasoinik ederrenean
Eskhainaren lehenean.
3
Ama bat badut maiterik
sorthu lekhuan utzirik
Gazte gazte nintzelarik
Etzaut iduri, badela nehun enea baino hoberik,-
Ama guziak bildurik;
Bihotza guriagorik
Ene alderat segurik.
4
Ner-etcheko haurridiak.
Gehienak ezkondiak,
Bizi moldean jarriak.
Heieri esker jakiten ditut Eskual-herriko berriak
Cheheak eta larriak
Diren bezala guziak;
Hain dire maithagarriak.
5
Eliza dorre berria
Arhintzen dauku herria
Guziz arrotzen begia
Hiru kadrana hiru aldetan markatzeko tenoria
Aldean du jauregia
Baratze pare gabia
Dena liliz estalia.
6
Eskual herritik hirira
Ainhitzak lerratzen dira,
Gu ere hetarik gira;
Bainan bihotzez, goizetik arrats, sorthua naizen tokira
Bethi heldu zaut gogora
Egunetik biharrera
Banohala Garazira
7
Lehen oihan bazterretan.
Pentz-alhor mahastietn.
Berdin bortuko bidetan,
Alegerarik, goizik nindohan,chahakoa eskuetan
Edaten nuen artetan,
Ahal guziez chirrichtan
Geldituz bide chendretan.
8
Eskualdun dantza jauziak
Ez ditut, ez, ahantziak,
Izarra gatik luziak
Muchiko, ala bertze zer nahi, buruan ditut guziak
Lehen ontsa ikhasiak.
Zahar herronkan jartziak
Khentzen dauzkit gutiziak.
9
Ohiko auzo lehena,
Adichkiderik maitena
Dut Beņat gazte laguna.
Dembora batez ardura ginen lerratzen elgarren gana
Errechki utzirik lana
Edateko arno ona
Sotuan zen hoberena
10
Zuek nere herritarrak,
Gaztiak eta zaharrak,
Guziak gizon azkarrak,
Badakizue nola emplega Jainkoak eman indarrak
Baratze bide bazterrak
Hambat baitira ederrak,
Jaunak, zueri eskerrak