Nere makila
Barbier, J.
Ai, ai, ai, mutilla,
Hau duk hau makila.
Ai, ai, ai, mutilla,
Hau duk hau makila!!
1
Aitachok sagardolan pikatu mizpira,
Aitak legundurikan errhiez ardura.
Azkenean zaut niri jin eskuetara.
Ai, ai, ai, mutilla...
2
Lehen hurratsak ditut nik egin munduan,
Sukalde chokoan zen kutcharen ondoan,
Amak lagunduz bainan... makila eskuan!
3
Geroztik ez dut utzi nik neure makila,
Hura gabe, garbiki, sorginez, bi mila,
Ez zeraut iduritzen gizon bat naizela!
4
Merkatutik etchera ilhun nabarrean,
Zintzurra legundurrik arno nafarrean,
Irrintzinaka noa, makila airean,
5
Igande arrats batez, erreka batean,
Gizotsoa jali zaut, nik uste gabean
Makila kaska batez zarri dut lurrean,
6
Pobrechko ala zozo izanikan ere.
Makilaren beldurrez, segurki halere,
Eginen dautzuete guziek ohore.
7
Espartinak zangotan, bup, arin arina,
Sorbaldatik beheiti barneko urdina,
Makila eskuinean, horra Eskualduna!
8
Soldadoen ezpata, eder agerian
Miletan ederrago, Eskual-herrian,
Gure putiko gazten makilak airean!
9
Aitaso Eskualdunek, Moroen demboran,
Etsai beltza zaokaten han numbait ikharan;
Makilek, zer huchtuak, heien ahurrean!
10
Ni hiltzen nizanean, nihauren makila,
Semeak en'ondoan othoi zar dezala!...
Bere onetan Petrik idek dezautala!!!...