inprimatu
Gure herria
Izenburua:
Gure herria
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
162.zk.
Orrialdea:
1

Gure herria

 

J. Barbier

 

     Gethorian, Lor-illaren 19'an, 1924'an.

 

 Adixkide maiteak, huna Getharia,

 Itsas hegi hegian Jaunak ezarria,

 Bihotz begiendako hain txoragarria!...

 Nun bobeki zu, egon, gure... "Gur'Herria"?

             Trala, tralera...

 

 Bibotz alde, hor, ezker, gure haurrideak,

 Gipuzko, Napar eta Bizkaiko maiteak;

 Bi mazelelan dabiltz gure arthaldeak.

 Bainan bi mazeletan... bardinak ardiak!...

 

 Gurez gure bethi, han, ene gibelean,

 Lapurdiko zelai'ta ibarren erdian,

 Ohiko Eskualdunak, ohiko tokian,

 Hazkar bethi dagozi Eskualtasunean.

 

 Eta gero, han urrun, orratz bat iduri,

 Huna Ahuñe-mendi, huna ere Orhi;

 Santa-Grazi, Larrañen, zenbat txirulari,

 Ahuntxkiko sorhoan oi zenbat dantzari!

 

 Ibañeta aldean, ene Beñabarre,

 Mendi arte guziez lothua baitzare,

 Mendi hoiez ez othoi sobera hasarre!...

 Hoiez esker zu bethi... Eskualduna zare!

 

 Maiteak baitzinezten, zuek, Eskualdunak

 Huna egon zuekin, amodioz jinak,

 Zuekin adareta baderamatenak...

 Eskerrak horieri, eskerrik minenak!

 

 Gethariatik, leen, beren arraintzara,

 Eskualdunak gan ziren itsas zabalera...

 Gethariatik, egun, "Gur'Herria", zira

 Gora hegaldaturen, gora'ta aurrera!

 


inprimatu