inprimatu
Gure amacho
Izenburua:
Gure amacho
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1207.zk.
Orrialdea:
4

Gure amacho

 

Barbier, J.

 

 1

 

 Oilharra kukuruka etchean da ari,

 Jadanikan Amacho othoitzez Jaunari;

 Bi eskuak ikaran, so kurutzeari:

 «Jaunak beha diezon egun berriari!»

 

 2

 

 Atcho zinez pollita da gure Amatto,

 Chahar izana gatik ez oraino ttontto.

 Diruz balimbad'ere pochi bat pobretto,

 Omor'onez bederen dago aberastto.

 

 3

 

 Igandetan ederrik, iduri pampina,

 Zinez erran liteke: «Horra Erregina!»

 Begia irriz dago, halaber ezpaina:

 Oi zer atcho pollita. Jainkoak egina!

 

 4

 

 Burusahet setikan motho-buztanduna,

 Lepho-gibel aldean mokanes urdina,

 Balenarik gabeo soineko fin fina,

 Zaiaño bat ppollita eskuez egina.

 

 5

 

 Meza-dela burrumban, eliza-dorretik.

 Eta amacho joan landa bazterretik;

 Buruaren zaintzeko iguzki gaichtotik,

 Kaputchina pleguan eman du burutik.

 

 6

 

 Artho-bizardun pherde, sorhopil gizenak,

 Sagar hori'ta gorri, mahasti-aihenak,

 Amacho gaichoari irriz daude denak:

 Ezagun da direla adichkide minak!

 

 7

 

 Intzaur, piko, gaztenak, zirezte handitu,

 Zuen landatzailea da aldiz chahartu;

 Ainitz neguetako elhurra gelditu,

 Eta ile urdinak zeraizko churitu.

 

 8

 

 Huna ur-chirripa bat intzirez doana.

 Gain hartako zerua bezambat urdina:

 Lehenago jauziz igaiten zuena...

 Orai, doi-doi, emanez harri chabalduna,

 

 9

 

 «Agur, Amatto, agur! -Agur, ene haurra!»

 Bidean orok hari bihotzez agurra.

 Amacho erreposki, ez dadien lerra,

 Ttapa ttapa badoa chendrari behera.

 

 10

 

 Herrirat heldu eta, zaia du zafratzen,

 Zapeteri errhautsa eskuan chahatzen;

 Kaputchina burutik laster beheititzen.

 Eta ichil ichila elizan da sartzen.

 

 11

 

 Zer othoitzak orduan Aita Jainkoari!!!

 Aingeruak barrandan chahar maiteari.

 Bertze guziak kantuz errepikan ari...

 Atcho ona mezuka Ama-Birjinari.

 

 12

 

 Hilen herri chokoan, mezatik lekora,

 Amatto nigarretan othoitzez hobira;

 Loretto bat harturik lurretik eskura,

 Ichil eta trichte da itzultzen herrira.

 

 13

 

 Ilhun zeinuetako, etcherat beltzean,

 Gora handi bat zuen Amak, bihotzean;

 Gaztena adar belchek, hura haditzean.

 «Gau on!» zioten orok, betan aphaltzean.

 

 14

 

 Oi Amacho maitea, agian luzachko

 Jainko Jaun onak zaitu gurekin utziko!

 Ainitz urthez, agian, zaitu ahantziko!

 Luzaz, agian, luzaz gaituzu zainduko!


inprimatu