inprimatu
Gure amacho
Izenburua:
Gure amacho
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1089.zk.
Orrialdea:
4

Gure amacho

 

Barbier, J.

 

 1

 

 Oilarra kukurruka etchean da ari,

 Jadanikan Amacho othoitzez Jaunari;

 Bi eskuak ikaran, so kurutzeari,

 «Jaunak beha diezon egun berriari!»

 

 2

 

 Atcho zinez pollita da gure Amatto,

 Chahar izana gatik ez oraino ttontto.

 Diruz balimbad'ere pochi bat pobretto,

 Omor'onez bederen dago aberastto.

 

 3

 

 Igandetan ederrik, iduri pampina.

 Zinez erran liteke: «Horra Erregina!»

 Begia irriz dago, halaber ezpaina:

 Oi, zer atcho pollita Jainkoak egina»

 

 4

 

 Buru sahetsetikan motho-buztanduna,

 Lepho gibal aldean mokanes urdina,

 Balenarik gabeko soineko fin fina,

 Zaiaño bat pollita eskuez egina!

 

 5

 

 Meza-dela burrumban, eliza-dorretik,

 Eta amacho joan lauda bazterretik;

 Buruaren zaintzeko iguzki gaichtotik,

 Kaputchina pleguan eman du burutik.

 

 6

 

 Artho-bizardun pherde, sorhopil gizenak,

 Sagar hori'ta gorri mahasti-aihenak,

 Amacho gaichoari irriz daude denak:

 Segurki bide dira adichkide minak!

 

 7

 

 «Intzaur, piko, gaztenak, zirezte handitu,

 Zuen landatzailea da aldiz chahartu;

 Ainitz neguetako elhurra gelditu,

 Eta ile urdinak zeraizko churitu».

 

 8

 

 Huna ur-chirripa bat intzirez doana,

 Gain hartako zerua bezembat urdina:

 Lehenago jauzian igaiten zuena...

 Orai, doi doi, emanez harri chabaldua!

 

 9

 

 «Agur, Amatto, agur! -Agur ene haurra!»

 Bidean orok hari bihotzez eguna.

 Amacho erreposki, ez dadien lerra,

 Chafla chafla badoa chendrari behera.

 

 10

 

 Herrirat heldu eta, zala du zafratzen,

 Zapeteri errhautsa eskuan, chahatzen,

 Kaputchina burutik laster beheititzen,

 Eta ichil ichila elizan da sartzen.

 

 11

 

 Zer othoitzak orduan Aita Jainkoari!

 Aingeruak barrandan chahar maiteari!

 Bertze guziak kantuz errepikan ari,...

 Atcho ona mezuka Ama-Birjinari.

 

 12

 

 Hilen herri chokoan, mezatik lekora,

 Amatto nigarretan othoitzez hobira;

 Loretto bat harturik lanetik eskura,

 Ichil eta trichte da itzultzen herrira.

 

 13

 

 .....................................

 Ilhun zeinuetako, etcherat heltzean,

 Gozo handi bat zuen amak, bihotzean;

 Gaztena eder beltchek, hura aditzean,

 Gau on! zioten orok, betan aphaltzean.

 

 14

 

 .................................

 Oi, Amacho maitea, agian luzachko

 Jainko jaun onak zaitu gurekin utziko!

 Ainitz urthe, agian, gaitu ahantziko!

 Luzaz agian luzaz gaituzu zainduko!

 


inprimatu