Galerna mendian
Barbier, Jean
1
Arratsalde erditan zeruan
hari zen dena goibeltzen;
Haize borthitz bat gero bortuan
laster zen eman alchatzen;
Mendi hegalak ora zituen
errabietan zafratzen.
Harri-peņa zahar handieri
azkarki zela oldartzen (Bis)
2
Othe-loredunen kachkoetan
chorittoak pausatuak
Alde guzietan zagozkan
mendealak harrotuak
Arranoak aldiz urrunetik
heldu ziren izituak.
Heien hegal-burrumbaz zirela
dardarikatzen bottuak.
3
Mendiaren hegier behera
artzain bat heldu zen huchtuz,
Aintzinean arthalde eder bat
laster handitan haiatuz.
Bainan ardiak, multzo batean
beren buruak gordatuz,
Marrakaz zagozin gelditurrik
batek bertzea berotuz.
4
Bat batean du ihursuriak
hedoietan karraskatzen,
Mendia da ikaran emaiten
baliz bezala urratzen;
Chimichta chimichtaren gainean
zerua du arrailatzen,
Eremu ilhunak dituela
gorri gorria ezartzen.
5
Uri-uharrak dira erortzen
harrabots azkarrenetan,
Ur-errekak gorri beltzatuak
doazi mendi paretan;
Arranoak aldiz uzkurtuak
beren hegal hedoietan,
Bi begiak hetsirik dagozi
harri-peņa ziloetan.
6
Luzaz ongi zafratu ondoan
mendi gainean bortua,
Eztitzen a hur bat hasi zuen
haizeak bere huchtua;
Uria da emeki emeki
hedoietan athertua,
Zeru goibelduan iguzkia
huna nun den agertua.
7
Orduan berean arranoak
oro dira iratzartu.
Eta harri ilhunen gainean
ezti eztia churitu;
Beren hegal bustiak dituzte
harrabotsekin zafratu,
Eta karranka handitan dira
zeru gainerat airatu.
8
Chuchen eta gora badoazi
hegaldatuz iguzkira.
Haren inharreri hurbildanik
agur baten erraitera;
Begiak argiz erre ondoan
itzulzen dira mendira.
Gorachago berriz alchatzeko
beren bultarren hartzera.
9
Artzainen etcholek iguzkira
berriz zuten disdiratzen,
Sorhopilan aldiz ihintza zen
mila suz zilarrestatzen;
Arthaldeak mendi mazeletan
ikhus zitezken alhatzen.
Anhartean galerna zen urrun
burrumbaka barreatzen.