inprimatu
Galerna bat mendian
Izenburua:
Galerna bat mendian
Sinadura:
Barbier, Jean (J.B., Donibane-Garaiztarra, Ganich)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barbier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
693.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Galerna bat mendian

 

Barbier, J.

 

 1

 

 Arratsalde erditan zerua hasi zen dena goibelzten;

 Haize borthitz bat gero bortuan laster zen eman altchatzen,

 Mendi hegalak oro zituen errabietan zafratzen,

 Harripegna zahar handieri azkarki zela oldartzen.

 

 2

 

 Othe loredunen kachkoetan chorittoak pausatuak

 Alde guzietara zagozkan mendealak harrotuak,

 Arranoak aldiz urrunetik heldu ziren izituak

 Heyen hegal-burrumbaz zirela dardarikatzen bortuak.

 

 3

 

 Mendiaren hegier behera artzain bat heldu zen huchtuz,

 Aintzinean arthalde eder bat laster handitan haiatuz,

 Bainan ardiak multzo batean beren buruak gordatuz,

 Marrakaz zagozin geldituak batak bertzea berotuz.

 

 4

 

 Bat batean du ihurzuriak hedoietan karraskatzen,

 Mendia da ikharan emaiten baliz urratzen,

 Chimichtak chimichtaren gainean zerua du arrailatzen

 Eremu ithunak dituela buitagno batez erratzen.

 

 5

 

 Uri-uharrak dira erortzen harrabots azkarrenetan;

 Ur errekak gorri-beilzatuak doazi mendi-paretan;

 Arranoak aldiz uzkurtuak beren hegal handietan,

 Bi begiak hetsirik dagozi harripegna ziloetan.

 

 6

 

 Luzaz ongi zafratu ondoan ikharan zagon bortua

 Eztitzen aphur bat hasi zuen haizeak bere huchtua;

 Uria da emeki emeki hedoietan athertua,

 Zeru goilbelduan iguzkia huna nun den agertua.

 

 7

 

 Orduan berean arranoak oro dira iratzartu

 Eta harri ilhunen gainean ezti eztia chutitu;

 Beren hegal bustiak dituzte harrabotsekin zafratu

 Eta karranka handitan dira zeru gainerat airatu.

 

 8

 

 Chuchen eta gora badoazi hegaldatuz iguzkira,

 Haren inharreri hurbildanik agur baten erraitera;

 Begiak argiz erre ondoan dira itzultzen mendira,

 Gorachago berriz altchatzeko beren bultaren hartzer.

 

 9

 

 Artzainen etcholek iguzkira orai zuten disdiratzen;

 Sorhopilan aldiz ihintza zen mila suz zilharrestatzen;

 Arthatdeak mendi mazeletan ikhus zitezken alhatzera.

 ....................................................

 Anhartean galerna zen urrun burrumbaka barreatzen.

 


inprimatu