Biba biba Frantzia!.Errepika
J.B.
Biba, biba Frantzia,
Frantzia maitea,
Gaurgoiti duk utzia
Nigar egitea!!
1
Bortzgarren urthean,
Goiz eder batean,
Hazilaren hamekan,
San Martin goizean,
Etsaia aldairan
Bazoan... lasterretan!
2
Zerua eder zen;
Orok disdiratzen;
Airean zerbait bazen!
Deusik ez sumatzen,
Haler'ikaratzen
Ez dakit zer goaitatzen!
3
Eta hor, betbetan,
Eliza-dorrean,
Ezkila zalapartan!
Ene bularretan
Bihotza saltokan,
Zapart egitekotan!!
4
Orduan berean,
Alderdi orotan,
Eskual-Herri guzian,
Frantzia maitean,
Mundu zabalean,
Ezkila ari zian!!
5
Oi! hori musika!
Jainkoa, zuk barka,
Eman naiz belhaunika!
Ezkila, ar joka,
Itzul eta pika,
Jozak, jo errepika!
6
Gerlaren hastean,
Egun aphalean,
Jo huen intziretan!
Gerla geldiizean,
Egun eder huntan,
Jozak alegrantzian!
7
Ez nauke tokian;
Zangoek airean
Nabilkate larrean,
Nere zintzurrean
Oihu bat, orroan,
Zapartatzera zohan!
8
"Gora Jainko Jauna,
0 bai zu lehena
Aiphatu beharrena!
Biba zu Am'ona,
Lurdeko Birjina,
Gure alde emana!!
9
"Gure Clemenceauri,
Gure Foch gaitzari,
Gure soldadoeri,
Gur'adichkideri,
Gure eta malteri,
Ohore gustari!!!
|