Bi esposeri, espos egunean
J.B.
1
Nork erranen daut niri, dakigun phentzera,
Nundik jin den erlea buruntban artzera?
Ezker, eskuin zituen lore pollitenak...
Arrosaņo batentzat utzi ditu denak.
2
Itsaso haindian sen arrosa athera,
Athera bezain laster, pimpirinan... bera!
Eskualdun odol garbiz gorri-hampatua,
Eskual-Herrirat jinik, hemen edertua.
3
Jainkoak zuelarik horrela manatzen,
Eskualdun erleņo bat hantchet da gerthatzen,
Erleari arrosa lasterchko gustatu.
Arrosaņoak ere erlea maitatu.
4
Zuen amodioa Jaunak sakraturik,
Ez dago segur behin oraino hozturik.
Luzaz elgarri kontra zirezte biziko,
Khar bera bihotzean duzue haziko.
5
Ezar ditzala bethi gure Jainko onak,
Zuen ganikan urrun, nigar, auhen-minak
Bainan, hanki balitza zerbait zorigaitzek,
Bat egin dezatela, zuen bi bihotzek!
6
Zer mintzo naiz, oraintchet, nigar 'et auhenez?
Mintza nadila mintza zuen zorionez.
Zorion jaun'audreak, zorion zuen,
Zorion aurhidetan dohatsueneri!
7
Ait'amak, gerochago, zer egun gochoak!
Ezker, eskuin ilobak, et' ilobachoak!
Ehungarren urthean duzue biziko,
Nehor ez da segurki etsitzen hasiko.
8
Eta orai, aphezak azken hitza bere,
Barkaturen duzue guziek hal 'ere.
Iruleiko baso bat, ziek oro lekhuko,
Esposen zorteari kolpez dut hoztuko.