(Gipuzkoa'ko Ama Zaindaria)
Barandiaran, Felipe
-1-
Biotzetikan esaten dana
benetan artu dedilla,
nere denboran beti izan naiz
apala edo umilla.
Bakarrik dagon gizona beti
nola gertatzen dan illa,
Ama maitea zugana nator
laguntza on baten billa.
-2-
Arantzazu'ko Ama maitea
Birjiņa guziz Birjiņa,
Euskalerriko etxe askotan
mesede pranko egiņa.
Gau eta egun gutzaz pentsatzen
zure biotz atsegiņa,
Ai, zuretzako zer zoriona
guziok onak bagiņa.
-3-
Oraintxe bosteun urte inguru
azaldu ziņan munduan,
Gipuzkoa'ko erri gaiņ ortan
aingeru baten moduan.
Artzai zebillen gazte batekin
euskeraz egin zenduan,
geroztik beti ortxe zaude zu
euskaldunaren onduan.
-4-
Arantzazu'ko Andra-Maria,
Amatxo txoragarria,
begietako bixta kentzen dun
kristala bezin argia.
Jende guzia txoratzen dago
zuri begira jarria,
zure eskutik etzazu utzi
egundo Euskalerria.
-5-
Zoragarria izan bear du
Ama Birjiņan jardiņa,
aingeruz eta lorez betea,
lau aldetatik berdiņa.
Onak geranak saritutzeko
baitauka berak egiņa,
Ai, guretzako zer zoriona
ara juango bagiņa!
-6-
Bene-benetan otoitz dagiot
Arantzazu'ko Amari,
eta ŦSalbeaŧ eskeņitzean
gogoratutzen zait neri.
Komeni bada, Ama maitea,
erakuts zaiguzu guri,
sabel garbian edukitako
Jesus bedeinkatu ori.
-7-
Euskaldun danok maite zaitugu
biotza bete-betean,
Ai, zure bidez sar balitezke
zeruetako atean.
Euskera garbiz kantako dizut
guzizko borondatean,
bedeinkatua nola zeran zu
andre guzien artean.
-8-
Zuk dadukazun maitasunari
nik ezin artu neurririk,
gau eta egun guri begira
aldare baten jarririk.
Begien bixtan ikusten da-ta
ez neukan esan bearrik,
larrosarikan ezta munduan
zu zeran bezin ederrik.
-9-
Arantzazu'ko arri gaņean
dago Maria Birjiņa,
Jesukristo'ren ama maitea
zerutako Erregiņa.
Gu pekatuan ikusirikan
dauka biotzean miņa,
Ai, ez genduke iņork egingo
seme jatorrak bagiņa.
-10-
Bertso berriak eskeintzen ditut
kristau pin baten neurrian,
gogoan izan al balitezke
luzaro Euskalerrian.
Gaņera berriz eskatzen dizut
euskera garbi-garbian,
danok zurekin gerta gaitezen
zeruan erdi-erdian.