bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


 Carlos F Reyes


Zure gutunari erantzuna

Hegan egiten duen gurdi handiak
zure gutuna ekarri zidan
eta esaten duena ikusi baino lehen
norena izango ote den
galdetzen diot nire buruari.
 
Nire bularraren barruan
zurekin pozten da arima,
gure etxean guztiok zaudetela ondo
zure gutunari esker jakin dut.
 
Litekeena da  laster batean
itzultzea, beti borrokan
bizi den gure herri
errea ikusteko.
 
Nire amak, urrun egon arren
bedeinkatzen nau beti,
bere semea maite duelako
ondo doakio atzerrian.
 
Ohi legez ondo nabil
ez dut ezer ere behar,
beti izaten dut bera gogoan,
pozik ikusiko nuke berriz bizirik.
 
Zure eskuaren bidez
agurra igorriko diot,
anpulu batzuk irentsiko ditut,
hain pozik ikusiko nuke.
 
Han, urrun, atzerrian
gitarra jotzen dut,
abesti gazi-gozoa
ehuntzen dut haizearekin batera.
 
Gure herriko ilargia
beti bezain ederra izango da,
Caacupé-ko Birginak
ezagut dezala nire tristezia

Carlos F Reyes
euskaratzailea: juanra madariaga

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04