bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


gaizka amondarain

 

Bihotzerrearena

Orain lasai nago benetan
Eta ez nabil brometan
Jakin badakit zer dudan barruan errausten
Zer erein eta zer ari zaidan hausten
Nor den begiratzen dudan aspaldiko fruitu lehortua
Luzea baita kontua

Mendian behera botatzen duzun harria legez
Borondate onez
Inor joko ez duelakoan
Inork salatuko ez zaituelakoan
Barrazkiloak jatera ematen zara
Gerri bueltan zirrara
Bakartienak ere ondo baitauka gogoan
Nor izan duen ondoan

Hain erreza balitz neuk emango nioke lur
Hezur hutsetan begiztatzen dugun istorio honi
Ur gehiegi dagoen bitartean ez baita goroldiorik hasiko
Aurpegi larriko morroiak baietz esan arren ziur
Ilargi berririk ez da argitzen nirekiko
Behin esango dut eta betiko


gaizka amondarain

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04