Txoriak
Bilbon
txoriek ez dute kantatzen,
Denak dira usoak.
Erdiek, kaka egiten baino ez dakite,
Urtean zehar ziutateko kableetan
Elektrokutatuta hiltzen
Eta Aste Nagusian
Oin beltzen lapikotan, egosita.
Bigarren erdiak,
Ezta hori ere,
Udalak jarri ditu apaingarri
Eta plastikozkoak dira
Ama 04.8.1
Guggenheim
ondoan bada
Armiarma erraldoi bat.
Zortzi hanka dauzka eta
Gorputzaren behealdean
Poltsa moduko bat.
Bertan gordetzen ditu arrautzak, kumeak.
Kabi hertsi honetan,
Bere armiarmatxoak babesturik sentituko dira,
Seguruak, salbu mundutik.
Kabi hertsi honetan,
Agian harrapatuak,
Itoak.
josu
martinez