bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


Edu Zelaieta

 

A cor do verao

A cor do verao
Chove nas gretas
do tempo

A infancia ten sempre a cor do verao

Naquel mundo, nai,
A tua caricia foi o meu edén.

Hoxe, ainda,
A lembranza das viaxes no tren
Segue a ter a cor do verao.

Nunca mais podere dicir que
son un neno de nove anos.
Nunca mais.

Sen embargo,
A miña nenez ten a cor do verao.

E o mellor de todo:
naquel mundo, nai,
o pecado tambe tiña a cor do verao.


Bazkalondoko poema


Ez da giro kanpoan. Euria ari du zarra-zarra,
eguerditik zeruko aingeruek barkatzen ez digutela.
Bazter guztietan putzuak daude,
zoruko adreiluak bertan itotzen direla halabeharrez.
Ezin kalean egin bi urrats zapatak edota prakabarrenak busti gabe.
Ez da modurik.
Gaur, ez dago inolaz ere etxetik atzeratzerik.

Telebistarik gabeko iragan garai haietan bezala
Siestarik ezean, larrutan ari naiz
eure buruarekin.
Eta hona hemen ernalkuntza llaburreko
Seme-alabatxoa: bazkalondoko poema.

Bizpahiru ordu geroago atertu du, arestiko panorama erailez:
Eguzkia ilaun eta haizea gogotik dabilelarik.



Egia


Gaur ikusi dut polit askoa, heriotza gozoa.
Euria nire aurpegian bakarrik ariko balu bezala.
Segundo batean etorri eta are arinago joan da
agur elkarri esaten genion zirrikitu llaburrean.

Badira hamaika urte
elkar ezagutu genuela, gau nerabe batean.
Txantxetan, barrezka giza kondizioaz,
erronka bota genion patuari.

Tren geltokian
gauaren arrasto nabariak gure begietan.
Trena hartu genuen, manifestazio bat zain:
gari muskerra eta politika.

Bidean, Dulantzi parean-edo,
balizko seme-alabez hasi zitzaidan orduko neskatoa.
Izutu egin nintzen, hogei urte ere ez genituen!
Trena Donostiara iritsi zen. Ez zirririk, ez igurtzirik.

Hamaika urte igarota ikusi dut gaur. Euripean.
Urtean behin edo gurutzatzen gara kalean,
ezin esan topatzen garenik. Apenas hitzik egiten dugu.
Gau nerabean piztu zena biharamun euritsuan itzali zen.

Agian, ezagutu beharko nuke berriz.
Kalean ikusten dudan bakoitzean,
bere bigarren abizenaz baizik
ez bainaiz oroitzen: Egia.




Edu Zelaieta

 

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04