Betazalak
Gezurra zioten zure betazalek.
Taupadaka gezur zure betazalen azpian
eta nik guztiak sinistu nahi.
Lo
egin berri duenaren usaina daukazu
esnatu berri denaren zaporea
jaioberria dirudizu
horregatik sinestu gura dizut ume batek bezala
egi zaharrak harriduraz deskubritzen
utziko bazenit
zugan sinisten
Baina begiak jaitsi dituzu
isiltzen
denaren begietan,
isildu duena irakurri daitekeelako;
hilotzei betazalak ixten dizkiegunean bezala.
Hiltzen
denaren begietan,
esateko
duena irakurri litekeelako.
Leire
Bilbao