bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


cesar vallejo


Bilbo hartu ondoko korteiua


Zaurituta eta hilda, anaia,
izaki egiatia, errepublikanoa, heure tronoan ibilten ari dituk,
heure bizkarrezurra ospetsuki jaitsi zenez gero;
ibilten ari dituk, zurbil hori, hire adin argal eta urterokoan,
gogotsuki soraio haizeen aurrean berau.

Min biotan gerlaria,
jazar hadi entzutera, etzan hadi bapateko paluaren oinera,
berehalakoa hire tronoan;
iraul ezak;
izara berriak diagozak, estrainoak;
ibilten diabiltzak, anaia, ibilten diabiltzak.

Esan diate: Zelan! Non! uso zatikiez
adieraziz heuren burua,
eta umeak negar egin barik igoten dituk hire hautsera.
Ernesto Zuņigak, eskua jarrita egiten dik lo,
kontzeptua jarrita,
atsedenean hire bakea, baketan hire gerra.

Bizitzaz erilarri zurituta, kamarada,
kamarada zaldizkoa,
gizakia eta piztiaren arteko kamarada zaldia
dibujo garai eta melankoniotsudun hire hezurtxoek
ponpa espaņola eratzen dute, ponpa
pilda fin finez ereinotzeztatua.

Jezar hadi, bada, Ernesto,
entzun itzak, ibilten diabiltzak, berton, hire tronoan,
hire txorkatilak ilurdinak dituenetik hona.
Ze trono?
Heure eskuineko zapata! Heure zapata!


Cesar Vallejo

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04