bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


paul eluard

 


Gernikako garaitza

I
Etxolen
Mehatzen eta soroen
Mundu ederra

II
Aurpegi surtarako on aurpegi hotzerako on
Errefusarako gauarako irainetarako kolpetarako

III
Aurpegi orotarako on
Hutsa dago zuei so
Exenplu izanen da zuen heriotza

IV
Heriotz bihotz ikara

V
Ordainerazi dizuete ogia
Lurra ura ortzea eta loa
Eta zuen bizitzarena
Miseria

VI
Adimen ona omen zuten desio
Zekenak ziren idartsuekin epaituak ziren eroak
Sos bat bitan zatituz eskekoentzako limosna
Hilotzak ziren gurtuak
Gizalegetan urtuak

VII
Ekiten exajeratzen dute gure mundukoak ez dira

VIII
Emazte haurrak altxor beraren jabe
Bedatseko hostro berde eta esne garbia
Eta iraupena
Beren begi garbiena

IX
Emazte haurrek altxor bera
Begietan
Gizonek ahal bezala defendatzen dutena

X
Emazte haurrek larrosa gorri bana
Begietan
Beren odolaren ikur

XI
Bizi eta hiltzearen beldur eta ausardia
Heriotz hain zail eta erraza

XII
Gizon horientzako altxor kantatua
Gizon horientzako altxor lapurtua

XIII
Egiazko gizonak desesperantzak
Berpiztutako suzko esperantzdunak
Zabal dezagun elkar etorkizunaren azken kimua

XIV
Pariak heriotza lur eta sarrakioa
Gure etsaiena dute kolorea
Gure gauarena kolore monotonoa
Gurea izanen da arrazoia.


Paul Eluard
euskaratzailea: Mikel Antza

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04