bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


joseba sarrionandia


Soldado hilaren ama

Goizean jaso du gutuna
Michel Iriart soldaduaren amak
Semeak kasernatik izkiriatua,
Eta ireki orduko
Auzokoei erakutsi die.
Gero, sukaldera sartu
Eta irakurri du:
"Gerla maniobratan ari gara
gure etsaiena ere
geuk egiten dugu
eta, badirudi,
ez dugula eguberriotan
etxera joaterik ukanen,
bidal iezadazuz gaztainak,
mosuak, Michel
".
Amak orain
Gutuneko beste paper zatia ireki ,eta,
Letra ezagutu gabe,
Soegin du:
"Gutun hori eman zidan bart Michelek,
goizaldean hil da,
lagun paregabea zen gu guztiontzat
doluminak, Jean Larrieu".

Ama, malkoak dukatu,
Bigarren papera amantalpean gorde,
Eta kalera doa semearen gutuna auzokoei irakurtzera
… eta gaztainak erostera.


Joseba Sarrionandia

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04