O
tempo, infinito
Nunca
pensei que ela acabase,
Todo lá parecia impregnado de eternidade.
Três anos assim...
Zer pentsatzen ari naizen
Galdetzen didanari
Irribarre egingo diot
Zutaz pentsatzen dudala aitortu gabe.
"Agora ñao sinto a sua falta"
esan nahi nuke,
baina gezurra da.
Bila ezazue
Bila ezazue
Trenbide zaharretan,
Lainoen bestaldeko erresuman,
Vuelta Castilloko orbel artean
Edo Zorion kaleko espaloian.
Begiratu ia
Eternitatearen ohatzean lokarturik dagoen,
edo utopiaren zurrunbiloan desagertu den.
Eta bestela,
Itaun ezaiozue gauari:
Infinitoan galdu de arima askea
Berea den.
Agian,
Orbel bustiaren gainean utzi genituen
Arrasto zaharren bila dabil,
Edo,
Bere bizitza kamutsa zorrozten.........
Arren,
Aurkitzen baduzue galdetu
Ia oraindik
Bere ametsetan paseatzen naizen.
Jakin nahi nuke
Jakin nahi nuke
Zertan zauden hemen
Inoren zai
Begi gorri
Aingurak oinetan.
Jakin nahi nuke
Nun gorde dituzun
Begi urdin eta
Tximeleta hegalak.
Bakarrik nago
Ohatzea,
buzoia,
Telefonoa,
e-maila.
Bakarrik nago.
Ohatze antzutua,
Buzoi nekatua,
Telefono mutua,
e-mail desesperatua…
Bakar-bakarrik nago.
Puskak
Ni ere puskatu egin nintzen
4,5,6...auskalo zenbat pusketan!
Orain mintzo dena puskarik handiena da,
baina ez naiz ni,
ni izana baizik.
Oharkabean gertatu zen....
Eta auskalo nun barreiatu diren
Ene puskak.
Uste dut Blarneyko gazteluan
Galdu nuela puska bat,
Eta Londreseko aireportuko komunetan
Beste bat.
Kontsola ezinik negarrez nengoen
Eta klinex bustia bailitzan
Erori zen lababo ondoan.
Hantxe geratu zen...
Ez dakit sekula osatuko naizen,
Agian noizbait
Galdutako puska guztiak
Biltzera joango naiz…
Baina gaur ere beste puska bat galdu dut...
"ama lagundu" esanda
dena konpontzea nahi nuke
txikitan bezala!!!.
urdin pott