Lapurretan
Lapurretara etorri zintzaizkidan
eta narrutan egiten amaitu genuen
orain batera bizi gara
eta batzutan karteran dirua falta zaidala ohartzen naiz
baina egun hoietan narrutan egiten dugu gauez
inoiz
baino gehiago
inoiz baino basatiago
Hau
da
Hau
da barrutik ugertzen gaituena
Hau da
Hau da beste guztia ahaztera garamatzana
Hau da sasoi hobeak gezurra baino ez zirela izan
esatera garamatzana
Hau da jostorratz bat gure barruan dantzan
Gutaz barre egiten
Aho ala begi puntatik musturra ateratzen
Xaxatzen
Eta berriro barruak kiskaltzera sartzen
Hau da erloju baten ondoan egon ezina
Hau da albokoaren inkordioa
Hau da korrika alde egin nahia
Baina lepoko mina
Baina hankak hotz
Baina zu non
Hau da baliteke ezkor bat
Hau da aurreko egunak ilun
Guri begira
Hau da atzeko egunak garai hobeetara joanak
Hau da ezin ezetz esan
Hau da ezin baietz esan
Hau da ugerketa geldo eta zikin bat
Hau da bakarrik
Hau da min
Eta zu ez
Hau da
Eta deskribitzen dugu
Eta hau da ez duena alde egiten
Ez diguna alde egiten uzten
Ez hemen egoten
Eta hau da
Peru
Magdalena