bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


maite toledo

 

Itsaso hormatua

Chamonixeko behatokitik
udaberriari beha,

itsaso hormatua bailitzan,
lurraren erraietatik erauzia,
Mendi Zuria ageri;
eguzkiaren azken printzak
mazela izoztuetako
uhinen gandorrei ņir-ņir;
gertu samarrean haren mingaina,
berari begira dagoen orori burlaka;
gizaki hegalari isilak
oihalezko hegoez hegaka,
itsasoaren hormekin lehiaka.


Pentsamenduen behatokitik
iragan egunari beha,

bururatu zait erraldoiak
mendizale askoren ametsak
izango dituela irentsiak,
erruki gabe izoztuak;
glaziarraren sigi-sagak
eta urteen joanak
gorpu izoztu horiek
agerira aterako dituela
istant iragankorraren
dimentsioan murgilduta
ekin zioten bidaiari jarraitzeko.



Ilunabarreko behatokitik
Mendi zuriari beha,

gorputza baldatuta,
burua azti,
etorria da patxada nirera;
britxeak zangoetan,
ezpainak irrietan
zimurrak larruetan
gogoa oinezean
amandre ehun urtekoa
itsaso hormatuaren
dator mingainetik behera;
oskorrian laino zuri bat ageri.

Maite Toledo





 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04