bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


joxemari urteaga

Tailerrerako bidean

Goiz abiatu da tailerrera
bidean zer gerta ere
¡Alto!
Bibote beltza erakutsi dio
Manuel Piñeirok
Eta irribarrea jaso du ordainetan.

Goiz abiatu da tailerrera
bidean zer gerta ere
¿Y eso?
Txorixo bokadiloa erakutsi dio
Manuel Piñeirok
Baina kopeta beltza aurkitu du oraingoan.

Goiz abiatu da tailerrera
bidean zer gerta ere
Egunkari orriz batutako bokadiloak
gerarazi du tailerrerako
bidean Manuel Piñeiro.


joxemari urteaga
04-otsaila

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04