bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


mikelazulotik

 

Eskubiko pareta

 

itaun zuk ez beste inork jarri dezakeen aurpegi horrekin,
zergatik?
?
horrela, irrikaren ikurra islatzen da zure begietan
eta nireetan islatzen dira zure bihurgunetako ezbaiak
zalantzak erantzi
eta pertxatan zintzilikatzen ditut korridoreko armairuan
amua irensten dut dudarik gabe
entzun! belarrira erantzungo baitizut
baina lehenengo belarritakoan egingo dizut kosk
kixkurretan ondoren
eta orduan,
eta orduan soilik,
igitaien antza duten hitzekin
aitortuko dut ez dudala erantzunik
Iraganak ez duenean zerbait gogoratzen
guri galdegiten digu,
eta gure erantzuna,
oroitzapen bat da
Etrokizuna amnesiak jotzen duenean berriz,
guk deja vu bat izaten dugu,
aldez aurretik, iraganak galdera bera egin izan baligu bezala.
Maite txuri eta beltz
eta alderantziz baina ez grix
bizitza galdera bat ezin erantzun
Butaka gorriak
ispiluikustezinen obra
bizitza antzoki zaharra instant oro
Arrisku horiak
suaren hipnosia mugetara espedizioak bezala
bizitza heriori horitzen
Desio laranjak
burnia solidotik likidora
bizitza zuku bat edaten
Amets urdinak
urrunerak eta sakonerak eta ulertezinak
bizitza itsaso bat nabigatzen
Berde bustia
belardi batena euria eta gero
bizitza akelarre bat ospatzen
Ilunabar moreak
udazken betazalak eta gelatina hezurdurak
bizitza absurduaren esentziak zabaltzen

Zer gertatzen da hildakoen ametsekin
nora doaz
hildakoak hiltzen ditugunean
ez al da oroimena lekukorik
jasangaitzena
zer gertatzen da bizi direnen
keinu xumeekin
nora doaz
nork gordetzen ditu irakurritako
liburuen sentsazio bustiak
ilunpean nekez eta ilusio ahulez
abailtzen diren
fereka biluziak
munduak ba ote du oroimenik
nork ekoizten du denbora
langile esplotatuen zein
fabrikatan
erlojuak sortzen dituztenak al dira
arma nuklearren sortzaile berak
nora doaz
hitz hauek
noren ahanzturara
Nik ez dakit ezer
ez daukat ezer
ni ez naiz ezer

nire belarriak
parentesi hotzak
nire begiak
galdera mutuen
zeharbideak

jendea ezkontzen da
eta inork ez daki
zergatik
bizitza jendea erahiltzen duen
istripu bat da
eta inork ez daki
zergatik
egunkariak argitaratzen dira egunero
galderez josiak
eta inork ez daki
zergatik
jendea kaletik ibiltzen da
eta inork ez daki
nora
edo zergatik
izenak erortzen dira
euria legez
gizartearen putzuan
hitzak eta zenbakiak
gizartearen lokatzean
iraultza itxirik dagoen guardasola da
eta inork ez daki
zergatik
gauden
hezurretaraino
hain bustita

zergatik ez ote du jendeak gauzen
zergatia galdetzen
erantzunik ez dagoela aurkitzeko
besterik ez bada ere
zergatik...


Koloreak

Bazen garai bat koloreen esistentzia ahaztua nuena.

Ez nuen inoiz koloreetan pentsatzen,
dena txuribeltzean ikusten nuelako.
Oso txuri edo oso beltz.
Eta ez nintzen konturatzen
kolore ezberdinetako egunak,
kolore ezberdinetako sentimenduak
gai zirela bizitzari beste kolore bat emateko.

 

 

irudiak: idoia beratarbide
antzerki eszenografiak: jabi barandiaran

Zergatik galderak?

Zergatiak ez dira galderak eta erantzuna zuzenak

zergatiak pertsonalak direlako,

zergatik argienak ilunak dira besteentzat,
zergatik beltzenak txuriak bihur daitezke, hegalariak...

Txoriek ez dute kuestiorik hegan egitean
zergatik gabeko askatasuna dute airean,
gizakiaren zergaiti kutsatua iritsi bitartean.
Zergatik ez txoriei galdetu?
Euren erantzunarekin zergaitik gabe ez gelditzeko?

Galderarik gabeko izakiak,
lurrean finko itsatsirik utzita
arima hutsak lirateke.

Zergatik sentimendu bat?
Hori al da bizitza sentitzeko galdera bat?
Zergatik galdera bat, edo bi edo hiru
gauaren zurrunbilo nekatuan?
Zergatik galdetu erantzunik ez dela egongo badakigun arren...

Zergatik negar? Zergatik barre?
Zergatik bizi? Zergatik hil?
Zergatik zergatik? Zergatik ez dugu erantzunik?
Galdetu zergatik? Ez du ezertarako balioko
Baina galdetu!

 

testuak: urtzi urkizu asier sarasola oier guillan

 

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '03