Herrenak
Gizon
batek hanka bat falta zuen
Ziren eta ezbehar saminenak zetozkigun burura
SS matrikuladun auto batek jo ote zuen
Sopelako labarretan amildu ei zen
Talde berezi bateko artezilaria izan zenentz
(artean ez genekien berba hura)
Zerrategian odola burrustan atera zitzaion
Odolbildua zoldu ote zen
Baserritar zoro baten paristar aizkora ezagutu zuen
Edo garabiko kontrapisuak kolpatu zuen
Haren ilunarekin maitemindu ginen
Eta une batez denok desiratu genuen
Herrenak izatea
Geroago,
berriz,
nola edo hala enteratu ginen diabetesak
Eroan ziola zangoa
(artean ez genekien berba hura)
Eta une batez guztioi
Arineketan hasteko gogoa sortu zitzaigun
Lutxo
Egia