bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


nerea elorriaga

 

Amets bana, amets bat

Nekatuta jaiki da gaur, egunero bezala, baina normalean baino humore hobeagoz eman dio musu jadanik beste logela batean lo egiten duen gizonari. Eta ezpainetan eman dio musu, eta ez masailean, eta gizona, bera ere humoretsu, ez da batere harritu, hori espero balu bezala. Gosaria laino artean joan da, eta emakumea dutxan dago orain. Abesti bat dabilkio buruan, hasieran baju eta gero eta ozenago abesten hasi da. Gizona eskaratzean dago, egunerokoa leitzen. Inkonszienteki abesti zaharren bat txistukatzen ari da, bere emaztearen ahotsa entzun duenean. Abesti bera da eta biak hasi dira ozenki abesten. Gizona, emoxionatuta, andrearengana joan da bainugelara, eta atea irekita aurkitu du, eta emaztea besoak zabalik, eta erropak kentzea ahaztu zaio baina berdin da eta biak daude dutxan abesten elkar laztantzen, elkar musukatzen eta isildu dira, baina gorputzak dira orain abesten dutenak...
Nekatuta jaiki da gaur, egunero bezala, baina normalean baino humore hobeagoz eman dio musu jadanik beste logela batean lo egiten duen gizonari. Eta ezpainetan eman dio musu, eta ez masailean, eta gizona, bera ere humoretsu, ez da batere harritu, berak ere hau guztia jadanik bizi duelako sentipen bitxia duelako.


Nerea Elorriaga

 

 

 

 

 

 




 

bihotz bakartien kluba '04