bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak
Amaiera bako ama Etxean
zain inor ez duten asko biltzen dira gure klubera astegun buruzurietan.
Bakarrik etortzen dira eta orduak ematen dituzte barraren ertzetatik
hasi eta garagardo upelen pareraino bakarrizketa suharretan eztabaidan.
Nik gaiaren araberako musika jartzen diet. Izarrik egiten dituzte amets
horien soinu-bandak dira askorentzat. Jazza zein bluesa jartzen diedanean
neoizko argiak, lanbroa lako kea eta azal beltzeko emakume kantariak
edo saxofoi-jole heroinomanoak irudikatzen dituzte. Flamenkoa jarri
eta txalo egiten dute. Bihotz taupaden erritmora ondutako txaloak izaten
dira eta, orduan, lanturuka berba egiten duten pertsonaiak asmatzen
dituzte. Astor Piazzola entzutean zutabe, erratz eta arropa esekitzekoetara
estutu eta negarrari eutsi ezinik dantzatzen dira. Badago ostegunero
Xiberuako herri kanta hau eskatzen didanik ere:
gotzon barandiaran |
bihotz bakartien kluba '03