bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


maite toledo

 

Imbabura eta Cotacachi

Ekuadorreko Otavalo herrian geunden, ezagutu berri genuen Maria Isabelek aurrez aurre genituen bi sumendi aurkeztu zizkigunean. Imbabura eta Cotacachi ziren. Esan zigun arretaz begiratzen bagenien, elkarri begira zeudela konturatuko ginela. Cotachachi andrezkoa zela eta Imbabura gizonezkoa. Enamoraturik zeudela eta elkarrenganako maitemin hura betikoa eta betirakoa zela. Cotacachi eta Imbabura nobioak zirela.

Maria Isabel, ahots goxoko neska zen. Otavalotarra izaki, emakume txikia; amantal beltzarekin batutako gona txuria eta bordaturiko alkandora soinean; txikitxo gelditzen zitzaizkion alpargatak oinetan; adatsa -luzea, fina eta beltz-beltza- txirikordaturiko kopetarekin batuta zeroan.

Maria Isabel, Cotacachi sumendiaren moduan, maiteminduta zegoen emakumea zen.

Maite Toledo

 

 

 

 

 




 

bihotz bakartien kluba '03