bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


asier sarasola & idoia beratarbide

 

 

idoia beratarbide

 

Hor zaude erdibana,
neure burua zehaztu ezin dudala.
udaberria erabaki duzu irten bide;
polena, eztia, aterkia eta ekia,
horma bezalako enborra lagatzea,
aterpearen alu bakarra dirudien leihotik
barroteak ausikika, jateko besterik ez zenuelako.
jausitako oihal beltzaren atzean nago,
adi bideari urratsik ez galtzeko asmotan.
bai,
ados,
denbora ez dago inoiz ere ados,
eta ilusioa iluntzen zait bihar arte.
burua irten zaizu zu bezala,
horregatik izango da egunsenti aurpegi hori,
hilda zaudenaren jakitun eta bizi,
kolokan datozen txurietara
izango dituzu hala edo nola, zalantzarik oro izan.
hemen han denean,
egunero lapurtutako haurren egoitzatik,
ez zaitez itzuli
ni.

asier sarasola

 

Eta guztiz lausotzen ez den kea,
hain inperfektuan amaitatua,
hainbat aldiz.
aidean, memoria baldarrean zehazteagatik sai estua,
aste batzuren lepotik han dager,
bosgarren urtaro bat erabakiz;
oraindik paraleloa,
oraindik tonikaren amaiera duten muxuak bezala,
oraindik gaur.
haize-orratzak inora hemen zulatzen du,
belusezko magal irekiaren ostatuan.
errautsa darie hodeiei noizbehinka;
zerbaiten seinale itsu batek,
suak hegarrak zabaltzen ditu
urduri, orratz ia, tronpeta jaiotzen itsu berak,
bihar beste ertzetik jeikiko da mamua
kalean barrez behera algaraka doa itzala.
ikusiko duzu ikusiko du su
guztiz lausotzen ez den kea itzalitan

asier sarasola


 

 

 



idoia beratarbide

 

 

 




 

bihotz bakartien kluba '04