bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


argazki bat historiarako

 

Pramoedya Ananta Toer

Pramoedya Ananta Toer 1925. urtean jaio zen Javako hiri txiki batean. Garai hartan, Koloniako gobernu holandarra eta Indonesiako mugimendu abertzalearen arteko harremana pil-pilean zegoen. "Eskola libre" batean ikasi nuen, holandarren eskolak jasotzeko eskubiderik ez eta horri irtenbidea emateko herri xehea alfabetatzeko mugimendu abertzaleak sortutako proiektua.
Ikasketa teknikoak burutu zituen Surabayan, baina karrera amaitu aurretik japoniarrak Javan sartu ziren. 1945ean, japoniarrak errenditu ostean, Nazio Askatasunerako Ejertzitoan sartu zen Toer. Bertako partaide izateagatik holandarrek atxilotu eta gogor torturatu zuten.
1965ean, Suhartoren Estatu Kolpearen ondotik 500.000 komunista baino gehiago erail zituzten. Pramoedya berriz atxilotua izan zen eta lau urte geroago Buruko uharte-espetxera eraman zuten. Idaztea eta irakurtzea debekatua izanik, kideei istorioak kontatzeari ekin zion. Horrela jaio zen Buruko tetralogia. Azken urteotan Nobel sarirako hautagai izan da.

argazkia: Oihana Pagola

 

 

 




 

bihotz bakartien kluba '03