Antilogika arma legez:

Pernando Amezketarra | Nikola Agirre Metxa

Pernando Amezketarrak eta Nikola Agirre, Metxak, badute zertaz hitz egin elkarrekin. Antzekotasun handiak dituzte. Desberdintasunak ere, nabariak dira. Bakoitza bere garaiko euskaldun izateko era baten eredu dira. Umorez, zorrotz. Ezinbestean.

Maiatzak 15 (larunbata) goizeko 10etan, Goikoelezaldeko kultur etxean (Larrabetzu).

 

::Irakurgaiak::

"Pernando Amezketarra" (bertsio asko daude. Klasikoa, gipuzkeraz, Gregorio Muxikarena; berrixeagoa, Anastasio Albisurena; eta berriena, batuan, Joxean Ormazabalena). Edozein da baleko.

Pernandoren gainean, "Fernandoren heriotza amezketarra", Koldo Izagirrek eskolakideei oparitua.

Metxaz, Izagirreren bi liburuak:

"Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak", Elkar.

"Agirre zaharraren kartzelaldi berriak", Elkar.

 

::Interneten::

Karmelo Etxegarairen artikulua: Pernando Amezketarra (euskaraz.net)

Gregorio Mujika (Armiarma.com Zubitegia)

Gregorio Mujika (bagera.net) Gregorio Mujika (Gure Mendea, Argia)

Fernando Amezketarraren efemeridea (euskonews)

Metxa antzezlana (Eneko Olasagastik egokitu eta zuzendua)

Beñaten gutuna, Nikola Agirre Metxari. (Koldo Izagirreren liburuaren bigarren ediziotik...)