MAIAKOVSKIREN
LANAK
1912
Bere poemen lehen irakurketa Burliuk-i. Moskuko kubo-futuristetan sartzen da.
Esku hartzen du Zaflada gustu nagusiari manifestuan. Bizi laburreko aldizkarietan
argitaratzen ditu bertsoak 1914 bitartean.
1913
Peterburgeko Ilargi Parkean antolatzen da Vladimir Maiakovski trajedia.
1914
Errusian barrena futuristekin batera.
1915
Peterburgen Ossip Brik eta bere emazte Lilí ezagutzen ditu. Hodei Prakaduna
eta Bizkarrezurreko Xirula.
1916
Gerra eta Mundua poema. Mobilizatua.
1917
Gizona poema. Blok eta Meierholdekin batera Lunatxarski herri-komisariaren agindupean
jartzen da.
1918
Zenbait filmetako protagonista Neptuno produkzio etxerako: Dirurako jaioa ez,
Andereñoa eta Gaizkilea. Futuristen buru ageri da Moskun. Iraultzaren Oda, Ezkerreko
Martxa,Arte Armadarako Agindua,Goizegi dapozteko, Poeta langile bat da. Petrograden
Meierhold Maiakovskiren Misterio Barregarria hasten da prestatzen.
1919
ROSTA izeneko Estatuaren Telegrafia Agentzian egiten du lana 1921 arte: esloganak,
bertsoak, marrazkiak.
1920
150.000.000 poema hasten da lantzen. Irakurketak eta eztabaidak.
1921
Misterio Barregarria-ren estrainaldia. Ezin ditu fartsa hau eta 150.000.000
argitaratu Estatuko Editorialean. Lenin kritiko ageri da futurismoagana.
1922
Berlin eta Paris bisitatzen ditu. Sitiatzaileak, Izvestian argitaratua, Leninen
gustokoa da. IV Nazioartekotza, Ni neu, V Nazioartekotza.
1923
LEF aldizkaria sortzen du (Arteetako Ezker Frontea), eta Pasternak, Babel, Eisenstein,
Rodtxenko, Sklovski batzen zaizkio besteak beste. Honetaz, Kursk-eko langileei,
poemak.
1924
Leninen hiletan da. Urteurrena, teatro lana Puxkinen omenez. Vladimir Ilitx
Lenin poema amaitzen du udazkenean.
1925
Krisia LEFen. Hitzaldiak. Estatuaren Editorialak ez du Maiakovskiren bilduma
bat argitaratu nahi. Proletari Hegalaria poema lantzen hasten da. Berlin, Paris.
Marinetti italiar futurista ezagutzen du. "Errusian komunismoa bezala da Faxismoa
Italian", dio Marinettik. Mexikon Diego Rivera ezagutzen du. Estatu Batuak jotzen
ditu. Bost emanaldi New Yorken (bi Opera Housen). Azaroan Moskun dago berriz.
Amerikari buruzko poemak eta hitzaldiak.
1926
Turne poetikoak Errusian barrena. Lef Berria aldizkaria sortzeko ahaleginak.
Sergei Esenini eta Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin. Gidoiak idazten
ditu Ukraniako Zinema Zuzendaritzarako.
1927
Lef Berria aldizkaria argitaratzen du. Ongi goaz poema burutzen du Iraultzaren
hamargarren urteurrena ospatzeko. Emanaldiak.
1928
Tatiana Jakolevka ezagutzen du Parisen. Zimitza teatro lana.
1929
Zimitza estrainatzen du Meierholdek. Emanaldiak bertan eta atzerrian. Bainuak
teatro lana amaitzen du.
1930
Ahots betean poemari ekiten dio. Stalin, Molotov, Vorotxilov eta buruzagi guztien
aurreko emanaldia Leninen oroimenez. Lenin poemaren azken zatia irakurtzen du.
(Urteetan, zentsuratuta izanen da argitaratua). Bainuak estrainatzen da Peterburgen.
Harrera txarra.