Literatura
ESKOLA 05/06
Literatura Eskola *noiz eta zelan sortzen da *bi ikasturte dagoeneko *hirugarrena abian Hirugarren ikasturtea hasiko du Literatura ESKOLAk datorren urriaren 15ean. Larrabetzun hasitako ekimena dagoeneko finkatu eta egonkortu egin da. Literaturzale taldea baino gehiago da, literaturaren inguruko gogoetak, liburu eta egileen gaineko lezioak, eztabaidak eta abar bultzatzen ditugu hilero, zapatu goiz baten Goikoelezaldeko eskoletan batuta. Irakurleak gaur *literatura eta partehartzea *irakurlea eta literatura Irakurlearen figura eta partehartze prozesuei ematen diegun garrantziatik sortu genuen Literatura ESKOLA. Elkarrekin ikasi, hitz egin eta literaturaren gainean jarduteko xedearekin. Leku ezberdinetako lagunak elkartzen gara, literaturaz berba egiteko. Hizlariak gonbidatzen ditugu, gai zehatz eta zabalei buruz berba egiteko. Garrantzia ematen diogu gutariko bakoitzak pentsatu, esan edo eta egiten duenari. Irakurlearen paperaz ari gara. Gaiak eta hizlariak *Eskola Larrabetzun *Baiona | Iruñea (aurreko esperientziak) Orain arteko 18 berbaldi_eskoletan denetarik jorratu dugu eta aurten ere beste 9 hiletan, horrenbeste gai jorratuko ditugu. Gurean izango dira, ideia bat egiteko, Markos Zapiain -Txillardegiri buruz-, Emilio Lopez Adan Beltza, Iñigo Aranbarri, Estibaliz Ezkerra, Eider Rodriguez, Xabier Olarra... Eskolak normalean Larrabetzun egin ohi ditugu, baina beste toki batzuetan ere egin ohi ditugu. Iaz adibidez, Arantzazun abiatu genuen Eskola, Saran egin genuen bat... Aurten ere, Baiona, Iruñea eta Garazin egingo ditugu adibidez. bbk *Harremanak |erreportaiak | ellkarrizketak..... *eskola@bbk-literatura.org bihotz bakartien kluba (bbk-literatura.org) da ekimen honen sustatzailea. Herri maila, logistikarako Arrekikili euskara elkartearen laguntza daukagu. Iñigo Aranbarrik zuzendari lanak egiten ditu. Edozer itaun egin gura ezkero, idatzi, irakurtzen ikasten ari garen arren, saiatuko garelako erantzuten. tags < Literatura Eskola > literatura partehartzea irakurketa kritika Euskal Herria taldea sormena Internet Larrabetzu liburuak fotokopiak eta zu! |