Aimé Césaire

Hemeretzi urte zituen Aimé Césairek Martinika utzi eta Pariseko Licée Louis-Le-Granden matrikulatu zenean. Han, Antilletako beste zenbait ikaslerekin batean Légitime Défense aldizkaria kaleratuko dute, ordurarte La Revue du Monde Noir-ek erakusten zuen planteamendu epelari aurre egiteko asmoz. Handik Ecole Normale Superieurera, Sédar Senghor eta Léon Gontran Damas ezagututzen ditu hemen. 1934ko martxoan L'étudiant noir ateratzen dute, -Césaire négre hitzaren aldekoa bazen ere-. Dozenaren bat lagunen kolaborazioaz, Afrika zein Antilletako idazleak gehienak, zortzi orrialde besterik ez zituen zenbaki bakar bat baino ez zen atera. Ordea Negrotasunaren adierazpen hauek ez ziren hutsetik sortuak. Braque, Vlaminck, Picasso eta Dérain hasiak ziren plastika beltzaren bindikapenean, Blaise Cendrarsen Antologia Beltza, Gideren bidaia liburuak -Kongora bidaia eta Txadetik Itzuleran batez ere- eta Ifarrameriketako poeta beltzen irakurketak lagungarri gerta zitzaizkien. Ezin ahaztu jazzaren mundua baina batez ere zenbait antropologo europarren lanak, Delafosse eta Frobeniusenak gehien bat.

Martinikara itzulirik bere lanik ezagunena burutzen du, negrotasunaren manifestua izan nahi duen poema luzea, Cahier d'un retour au pays natal, 1939an Volonté aldizkarian argitaratua. André Bretonek bisitatuko du bi urte beranduago Martinikan. Honena 1944ko edizioaren hitzaurrea. Ondorengo urteetan ez dio utziko poemak argitaratzeari: Les armes miraculeuses (1946), Soleil Cou Coupé (1948), Corps Perdu (1950), Ferrements (1960). Saioen artean Discours sur le colonialisme (1950) eta Culture et colonisation (1956) dira agian lanik ezagunenak.

 

Aztertuko ditugun poema eta testuak:

Aimé Césaire Sorterriratze baten koadernoa (Euskaratzaileak Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarri).

Aimé Césairen Esklaboen salerosketa poema. (Euskaratzailea Gotzon Barandiaran).

Joxe Azurmendiren hitzaurrea Munstro abertzalea liburuari.

Susa aldizkariak: Beltz literatura (1986ko uztaila) Afrika, suzko gezia (1994ko abendua).

Bereziki Negro-literaturari buruzko bizpahiru ohar Marta Vitoriak sinatua.

Iñigo Aranbarriren hitzaldia.