L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —<txis0326>




 

 

Gauez

 

Franz Kafka

 

Gauean murgiltzea! Hausnartzeko batzutan burua papar gainean jartzen den lez, gauean oso-osorik horrela murgiltzea. Inguruan lo dagite gizakiek. Ikuskizuntxoa, norberen buruaren engainatze inuzentea, da etxeetan lo egitea, ohe gogorretan, teilatu segurupean, luzatuta ala kikilduta, koltxoi gainean, izara artean, mantapean; egia esan aintzina behin elkartuta zeutzan lez aurkitu dute heuren burua eta nola ondoren lurralde bakartian: kanpamendua biluzik zerupean, itzalezko jendetza, ejerzitoa, herria, ortze hotzaren azpian, lur hotzaren gainean, zolura jaurtiak han non lehenago zutik ere egonak ziren, bekokia besoaren kontra hestututa, eta aurpegia zoluaren kontra, lasaitasunez arnasa hartzen. Eta beilatzen duzu zuk, begirailetariko bat zara, lagun-hurkoa kausitzen duzu zozpal mordotik zuk harturiko iletiari eragiten, aldamenean. Zergaitik beilatzen duzu? Esana da norbaitek beilatu behar duela. Norbaitek hortxe egon behar duela.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.