Gernikako haritza
William Wordsworth
euskaratzailea: Jesus A. Etxezarraga
Gernikako haritza! Dodonakoa baino arbola
Indar sainduagokoa, zeinak baitan ei zuen
(Fede sineskoiak hala uste zuenez) jainkozko boza,
Bere aire adar basotik entzunarazten zena.
Zelan loratu zinen ordumortu haietan?
Zer itxaropen, zer poz ekar ziezazukeen eki izpiak?
Edo Atlantikotik heldutako itsasaize eztiak,
Goizeko ihintzak, edo Apirileko euri bigunak?
Kolpe errukitsu ta ongi etorria litzateke
Zure adarrak lurrera apalduko lituzkeena,
Ezpalira sekula zure itzalpe borobilean
Goi asmoko lege emaile horiek berriz bilduko,
Nekazari ta jaunak, euren jarleku izendatuetan,
Bizkaiko libertate zaharraren jagoleak.
|