L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Aiatz

(iarraipena)

 

Sofokle

 

euskaratzailea:

Zaitegi ta Plazaola'tar Iokin

 

 

ABESLARI-TALDEAREN ERESIA

 

        Abeslari-taldea'k.— Sostean (131) atsegiñaren atsegiñez dardaraka iarri naiz, pozak gaiñezka egaz iarri nau. Ene Pan! ene Pan! (132) izpazterrean orra ta ona zabiltzan Pan alderraia! elurrak iotako Kilene'ren (133) lepo arkaitsuetatik argitu zaitez, iainkoen irraida-buru zeran bakalduna! Nise (134) ta Knosu'ko (135) dantza ikasi gabeak asi itzazu, gu lagun gerala. Orain, ba, irraidaz iai egin bear dut. Ikar'dar itsasoak (136) gaindi zabiltzan Apolon Delu'tar aipatua (137), edozertan izango al zaitut gogarako.

        Begietatik ara elorrio gorria (138) ezabatu egin bait-du Are'k (139). Oi! oi! Orain, berriz, ene Tzeu, Usas-ontzi bizkorren gain egun zoriontsuen argi zuria dirdaitsu, alderatu bekigu, Aiatz'ek bere dordoa berriz atzendurik, iainkoen erabaki agitz agurgarriak, gogaraz itzal egiñez, gogo on ta aundiz betetzea burutu bait-du. Dana aldi aundiak endurtu (140) daroa; ta eziñezkorik ezer ezin nuke al esan, ez ustean Aiatz garbaiturik, Atereu'tarrelziko bere samiña ta takela aundiak zapuztu baititu.

 

 

IRUGARREN GERTARIA

 

        Geznaria'k.— Gizon laztanok, aurrenik auxe iragarri nai dizuet: laster emen da Teuker, Misi'ko (141) malda goietatik bera: gudalburuaren kaparrera doi-doi eldu-ala, zelai erdian, iñon diranak orobat esan dizkiote. Ain zuzen ere, hura aurreratuz urrundik antzeman zuteneko, baranoan inguratuta gero, akarrez andik eta emetik, zein geiagoka iñarrosten asi zidan. Zoroaren eta gudalosteko arte-edatzall-Zaren (142) senide izendatuz, erabat arrika karramatu (143) ta iltzeko poxelurik (144) ez zutela ezarriko. Orixe dala ta eztala, ibillian ibillian xixkuetatik (145) ezpatak eskuetara atera ta dardarazi zituzten. Liskarra laster ibiliz urrunenean zanean, agure zarren eleketaz onezkoak eraginda eten erazi dute. Non dugu Aiatz, ordea, berriok iakinerazteko? Iaunei dana azaldu bear baitzaie.

        Abeslari-talde-burua'k.— Eztago barnean, arestian ioana bait-da, aldarte berriz asmo berrietara aldaturik.

        Geznaria'k.— Ondikotz! Bide luzeak barna igorri nau igorleak, edota bagituz (146) berantetsi egin naiz.

        Abeslari-talde-burua'k.— Zeren bearrez zaude zure egikizuna burutzeko

        Geznaria'k.— Bera andi-andirik agertu baiño len, tegi barrutik ez zedilla gizona atera, Teuker'ek agindu zidan.

        Abeslari-talde-buruak.— Ioan, ordea, asmorik ederrenaz ioan da: gorrotorik bage Iainkoekin orrezkoak egitera, alegia (147).

        Geznaria'k.— Kalka'k (148) gurbilki ezer onik iragarri ba'lu, itzok zorakeriz beterik lirake.

        Abeslari-talde-burua'k.— Zer? arlo ontaz zuk zer dakizu?

        Geznaria'k.— Dakidana ez-ustean aurkez egokituta dakit. Bakaldunen batzarre biribillean Kalka bakarrik zegonez iaiki. Atereu'tarrengandik alde egin, Teuker'i gogatsu eskubia ezarri ta egungo egunean Aiatz kaparpean edonolako bidez eusteko esan eta goraintzi egin zion, eta ateratzen ez uzteko, hura bizirik noizpait ikusi nai ba'lu, beintzat. Egungo egunean soillik Azene iainkotiarraren aserre sumiñak ezetsiko bait-du, esanez esan zunez. Iainkoen erabakiz elorrio aztunetan erortzen baitira gorapenean sortutako soin utsalak (149), zirautson aztiak, gizon izatez sortu ta gero gizon arauz ezpaitute gogartzen. Hura ere etxetik ateratzeko zorian zalarik, aitak aolku ederrik ematen zionean, burugabe azaldu baitzan. Dei egiñik auxe esan zion: «Seme. aiztagaz nagusi izatea opa izan ezazu, noski, beti garaitzea Iainkoak onez, alega». Ark, ordea, azalak artu eziñik (150) zegolarik, ergelki iardetsi zion: «Aita, Iainkoen urgaziz utsaren urrengoak ere gainiartu lezake, nik, baiña, aiek bage ere aipu ori atzemango dudalakoan uste betez nago». Alako ele arroak illarraindurik esaten zitun. Gero, bigarrenez, iainkotiar Azene'k aren adorea berorazten zunean, arerion aurka esku odoltsua zuzendu zezala oiuzkatu ziolarik, esatekoak erantzun zizkion: «Andregoia, beste Argeu'tarren alde alboan egon zaite, gudaldian gure lerroa ezpaita autsiko.» Itzok iainko-emea aserrea aizatu egin zuten, ezpaitzun gizon arauz oldoztu. Arrezkero, egungo egunez iraungo ba'lu, Iainkoak onez, ura bizirik iareingo genuke. Orixe esan du aztiak. Berealakoan, ba tzarretik igorri nau Teuk-er'ek zaitzeko aginduok ekarki. Hura bage ba'gaude, ordea, gizon arenak egin du, Kalka iakintsua balitz, beintzat.

        Abeslari-talde-burua'k.— Oi Tekmese zoritxarrekoa! sortzez begi txarrak ioa! etorri ta leiatu zaite onen itzok entzuteko (Kapar barnetik ateratzen da Tekmese).

        Tekmese'k.— Etengabeko makurrak arestian atertu zaizkidala, zergatik berriz alkitik iaiki erazten nauzute zoritxarreko au?

        Abeslari-talde burua'k.— Gizon oni entzun ezaiozu, samintzen naun Aiatz'en berri ekarki baitator.

        Tekmese'k.— Ondikotz! Zer diozu, gizon? Gureak egin al du?

        Geznaria'k.— Eztakit arean; Aiatz lekorean ba'lego, ez nintzake azartuko.

        Tekmese'k.— Lekorean da noski, diozunak, ordea, miñetan nauka, gero.

        Geznaria'k.— Kaparpean iraun erazteko agindu du Teuker'ek eta bakarrik irtetzen ez uzteko.

        Tekmese'k.— Nontsu da Teuker? eta zergatik dio ori?

        Geznaria'k.— Laster da emen: Aiatz'en irteera onek galbearra ekarriko ote dion beldur da.

        Tekmese'k.— Ene! ondikotz! ni zoritxarrekoa! Norengandik ikasi ote du?

        Geznaria'k.— Zestor'tar aztiarengandik (151); ari erioa ala bizia dakarkio egungo egunak.

        Tekmese'k.— Ene bada! bear gorri oni buruz el! el! lagunok! (Morroiei). Leia zaitezte, Teuker arin bai arin erakartzeko; (abeslari-taldekoei) zuek sartzaldeko izpazterretarat; zuek, berriz, sortzalderat ioanda azterrenak ar itzatzute gizonaren irteera galgarri zur. Ziri ederra sartu didala gizonak eta lengo adei zarra baztertu didala iakiñaren gaiñean nago. (Sostean ateratzen da Tekmese bere aurrakin. Abeslari-taldea bi sailletan banaturik ezker-eskubi ioan doa. Antzeztokia utsik gelditzen da, ta tokiz aldatzen dute: izpazterreko eskualde bakartia darakus antzokiak: sasiartean lurrean sartzen du tinkaturik bere ezpata Aiatz'ek, ezpata burua goruntz).

        Aiatz'ek.— Orra zutik tinko nere ezpata eraille sarkorra! oberenik salkailduko du, gogartzeko artea (152) duna ere Ektor (153) gizonaren esku-erakutsia da, nere arrotz artean karatsena ta gorrotagarriena: Troia'ko gudu-lurrean iosita dago, burnia iaten dun deztera-arrian zorroztu berria: azkenik nonnaiko arduraz tinkatu dut, gizon oni (neroni) len-bai-len erio lasterra erakartzeko. Onelatsu, antolaturik gaude, noski. (Ixillaldi laburra egiten du). Onezkero, zerau aurrenik oi Tzeu, bide danez, lagun zatozkit. Onaurki aundirik ezpaititzut esku-erakutsiz eskatuko: igorri iguzu geznariren bat berri txarra Teuker'i eramanki, ezpata odoltsu onen baranoan eroritako nerau iasotzen lenengoa dedin: aurkez ditudan arerioen batek ikuskatuko ba'niñu, zakur eta egaztien arrapakintzat aurrera iaurtia ez nadin. Auxe eskatzen dizut, oi Tzeu! Lurpeko Erme (154) otsemalleari berebat ots egiten diot, onik lo eragin dezaidan, dardarik gabe, saietsa alderen alde ezpata onek iauzi ariñez sastatuko didanean (155). Ots egiten diet berebat betiko neskatxei, illen umeen elorrio guziak beti dakuskiten Erini itzalgarri ta oin-ariñeri, el ditezen lagungarri (156), ta Atereu'tarren erruz ni, zoritxarreko nerau iltzen naizela ikasi dezaten. Gaizto ta alarenok ez besteok, makurki atzemanak izango al dira, nerau ikusten nautenez; neronek nere burua nere baitarik zerraldo amillerazten dudanez, seniderik laztanen ukaldiz beuren buruak lepo egingo al ditute. Atozte, Erini arin eta apentzalleak! irentsi gudaloste osoa eta ez asketsi. Zuk ere, ortzi goiena barna zure gurdian zoazen Eguzki orrek, nere arbasoen lurraldea dakuskezunean, urrezko ugalari eutsi ta nere elorrio te nere erioaren berri emaiezu aita zarrari ta ama gaixe ari. Ama zoritxarrekoak, nonbait, berria entzun baikoz, uri osoan minduru aundia aterako du. Baiña ezertarako ez da, alperrik deitoratzea; dana dala, asi egin bear arloa len-bai-len. Ene erio, erio, dagoneko zatoz, gaiñetu zakit (157), an tarteko natzaizularik, luzaroago zuri mintzatzeko epea baduket. Zuk, berriz, egun argiaren egungo (dirdaia, ta gurdian zoazen Eguzkia, zuei ots-egiten dizuet! ta onezkero azkenekoz ta berriro egundaiño bein ez bein. Ene argi zoar, ene Salamin nere aberri laztaneko lurraldea, ene supizguko arbasoen orubea! ta Atenai ospatsua ta etxeko nerekin baterakoak! (158) iturri ta emengo ibaiak eta Troia'r ordokiak ots dagizuet, eta agur! nere biziko azibidea. Auxe esaten dizue Aiatz'ek azkeneko itza, ta gañerakoak Ade'n beitikoei ialkiko dizkiet.

 

 

ABESLARI-TALDEAREN BIGARREN SARRERA

 

        Abeslari-talderdi-lenak.— Nekeak nekearen nekez nekea dakar.: nontsu, nontsu, nontsu ez naiz ibilli? Alde batek ere eztaki iakinerazteko lain. Orra! Begira! otsen bat badantzut.

        Abeslari-talderdi bigarrena'k.— Geu bai, ontziko laguntaldea.

        Abeslari-talderdi lenak.— Ontzien oxeski alde (159) osoan aztarrenak artu ditugu.

        Abeslari-talderdi bigarrenak.— Atzeman dugu, beraz?

        Abeslari-talderdi lenak.— Nekearen betea ta are besterik ez ikusterrean.

        Abeslari-talderdi bigarrenak.— Eguzki-aldeko bideak barna gizona iñon ez da ageri. (Antzoki erdian bi abeslari talde elkarturik).

        Abeslari-taldea'k.— Lorik egiteke arrantzan diardun itsasume lankoien arteko nork, edo Olinpiar, edota Bospor (160) barna txirristatzen diran ibaien arteko iainko-emeen nork ikusi ote du alderrai biotz-gordiña ta oiuztatu lezaiguke? Neke aundiz ganguren-manguren or-on (161), onezko aizez zein-lenka ariñak arin ibilhi ur obea ez eman al izatea ta oial gutxiko (162), gizona nontsu danentz ez ikustea!

        Tekmese'k.— Ene! Ondikotz!

        Abeslari-talde buruak.— Atari zabalean ibar-basotik datorren oiu ori norena ote?

        Tekmese'k.— Oi, zoritxarrekoa!

        Abeslari-talde burua'k.— Aiztagaz atzemandako Tekmese andre gazte zorigaiztokoa badakust, deitore miñez urturik.

        Tekmese'k.— Nereak egin du, txurtenean iota nago (163), adiskideok.

        Abeslari-talde burua'k.— Zer da, ordea?

        Tekmese'k.— Emen datza Aiatz oraintsu ilberri, ezpatak, eskupetik alderen alde sakailduta (164).

        Abeslari-taldea'k.— Ondikotz! nere osteraren gora-berak: Ondikotz! bakalduna, ontzi lagun au il duzu, gaixoa. Oi andre zoritxarrekoa!

        Tekmese'k.— Au onela izaki, deitoratzea besterik ez dugu.

        Abeslari-talde burua'k.— Noren eskuz egin al du egiteko ori, zoritxarrekoak?

        Tekmese'k.— Berak bere eskuz, argi ta gatbi ezagun da. nonbait ere. Betaren gain bere burua lertu dula lurrean iositako ezpata onek salatzen du.

        Abeslari-taldea'k.— Ene ondikotz! adiskideengantik alde, bakarrik, zure burua zaurtu duzu: ni, berriz, edozertan sor-gor, txintik iakin gabe, erabat zabartu naiz. Non, non datza aiurri gaiztoko Aiatz zotal-txar izenekoa? (165).

        Tekmese'k.— Ez dago ikuskizun. Baranoan bildurik, oe-estalkiz erabat estaliko dut, iñork ikusi ez dezan, naiz ta adiskide izan, sudurretik gora zauri gorritik ixurtzen bait-du odol beltza bere oldezko ukaldiz. Ondikotz, zer dagiket? adiskideetako nork eroango zaitu? Non da Teuker? Etorriko ba'litz, garaiz letorke anai erori au eorzteko. Oi zotitxarreko Aiatz! zerana izaki ta zaudenez egon! arerioek berak deitoratzeko gai egon ere.

        Abeslari-taldea'k.— Egitekoak egitekotan ziñanean, gaixoa, ari-arian zeunden aldiaren aldiz, azkenik bageko gaitzei zori beltzez muga ezartzeko ziñan. Alakoak gau ta egun minduruka zenerabiltzin gorrotoz kuinkuin (166), Atereu'tarrekiko arerioz, lera galgarriz. Iskillo galgarriak nork artu erabakitzeko indar nor-geiagoka iarri-eguna, dordoen asiera larria izan zan.

        Tekmese'k.— Ene! ondikotz!

        Abeslari-talde burua'k.— Biotzeraño dioakizu min sendoa, badakit.

        Tekmese'k.— Ene! ondikotz!

        Abeslari-talde burua'k.— Arestian alako laztanaz bagetua zeran ezkero, andre, bitan deitoratzeak ere ez nau arritzen.

        Tekmese'k.— Oiek iduritzea besterik ez dagokizu; neri, berriz, gogartzea.

        Abeslari-talde burua'k.— Egia da.

        Tekmese'k.— Ondikotz! enetxo, zai dauzkagun ioputzaren uztarriak! Barrandari alboan ditugun etsaiak!

        Abeslari-taldea'k.— Ondikotz! Bi Atereu'tar soraioek ez egiteko gorriz ziper ikusi-eraziko dizkigute, ederki diozunez. Iainkoak begiratuko al gaitu!

        Tekmese'k.— Gauzok ez lirake onela izango, Iainkoek nai izan ezik.

        Abeslari-talde-burua'k.— Lor astunegia lepora digute.

        Tekmese'k.— Odiseu'ren ederrez, Tzeu'ren alaba Pala, Iainko arrigarriak, sorterazi du alako dordoa, arean.

        Abeslari-taldea'k.— Gizon neke ezin eta musu-beltzak bere biotzean txakurrenak esaten dizkigu, parre aundiz parreka diardu, aren zorakeriak ekarritako dordoak dirala-ta, ene! ene! ta bere lagun ditu Atereu'tar bakaldun bikoitzek entzuten.

        Tekmese'k.— Onen gaitzak dirala-ta, eurak parre egin eta poztu bitez. Agian, ikusita maite izan ezpalute, iIda minduko lirake, noski, aiztagaren bear gorrian. Norbaitek kendu arte, ezpaitakite makur uxeok ez besteok eskuetan daukaten ona. Ilda neretzat minkaitz, eurentzat, eztia ta au bat dira, onentzako atsegin. Opa zun erioz, iritxi-irrikitzen zuna, bere -egin du. Arrezkero, zergatik iseka egin dezaiokete? Iainkoek il dute au, ez, aiek, iñola ere. Artan irain-urtika alperrik ibilli bebil Odiseu, oientzat onezkero ezpaitago bizirik Aiatz; neri, ordea, ioaterakoan dordo eta deitorea utzi dizkit.

 

 

LAUGARREN GERTARIA

 

        Teuker'ek.— Ene! ondikotz!

        Abeslari-talde-burua'k.— Zaude ixillik! Teuker'en mintzoa entzun-iduri dut. Lengoa berrituz oiu -egiten du, zoritxar onen neurriko eresia, alegia.

        Teuker'ek.— Oi, Aiatz, laztanen ori! ene anai biotzekoa! peto egin al duzu, surmurrak indar dionez? (167).

        Abeslari-talde buruak.— Gizona il da, iakiñen gaiñean egon, Teuker.

        Teuker'ek.— Ondikotz! nere zoritxarraren aztuna!

        Abeslari-talde-burua'k.— Onela diran ezkero...

        Teuker'ek.— Ni zoritxarrekoa, ondikotz!

        Abeslari-talde-burua'k.— ...bidezko da deitoratzea.

        Teuker'ek.— Oi, neke ikaragarria

        Abeslari-talde-burua'k.— Buruz gaiñetikoa, Teuker, noski.

        Teuker'ek.— Ene zoritxarrekoa! Troia (168) eskualdean nontsu dago onen semea, ordea?

        Abeslari-talde-burua'k.— Bakarrik dago kaparreneko antxe (169).

        Teuker'ek.— Ez al didazu ainbat lasterren onara ekarriko? Leoia ilda, leoi-eme alargunari leoikumea indarrez kendu ez dakion arerioen batek, zoaz, zabiltz ito-agiñean (170), azka puzka (171) zakit lankide: ildakoei, lurrean datzatenean, iseka egitea eder baitute guziek.

        Abeslari-talde-burua'k.— Ain zuzen ere, oraindik bizitan zalarik, gizon ark zuri egotzi zizun orren ardura, Teuker, dagoneko begiratzen duzunez. (Abeslari-taldea mintza bitartean, anai zunaren illotzera urbiltzen da).

        Teuker'ek.— Nere begitan nik ikusi dudan ikuskizunik mingarriena, benetan! oso eziñean nago, Aiatz laztanen ori, biotz erdiragarriena dut, bidez bide ibilki, orain burutu dudan bidea, zure zoritxarraren berri izan eta zure aztarnen billa, ariñak arin (172) laster egin dudanean. Bala-bala zebillan berri ori Akai'tar guzien artean, iainkoren batek zabaldua bai-litzan, zu illa ziñala omenka (173). Nik entzun-ala deitore egin nun, lekutan bai nengoen! Orain, berriz, begiz begi ikusi, ta miñaren miñez egin du nereak. Ondikotz! Ots! Agerrerazi ezazu, arriabar (174) dana garbiago ikusteko. (Otseiñak Teuker'en esana egiten du).

        Begitara zaidan ikuskizun lazgarria! Gaitzitua egon bear gordinkeri au egiteko! Amaikatxo buru-auste erein dizkidazu, zu iltzerakoan. Nora ioan naiteke, nongo illen umetara io dezaket, zure lanbideetan ezpainizun lagun egin iñola ere. Egia esan, Telamon zure ta nere aitak begitartetsu ta mazal atotsiko nau, agian, zu bage ioanda: ez baizik ere! uraren gaiñeko bitsean eta aren gaiñeko sitsean bizi danean ere, ez du izaten irriparre goxorik. Zer isilduko du orrek? Aitzak bakarrik entzutekoa esango dit neri orrek, gudu-aiztagaz atzemandakoagandik sorterazi sasikume oni: beldurrarren eta gizatxarrez, edota marroz zerau Aiatz laztanen ori saldu ta ilda zure eskubideak eta zure etxeak ondarez iasotzeko, nonbait, egin dudala egin ere. Alakoak esango ditu gizon laster iaiki-bearrak (175), zarraren zarrez astunduak, ta utsagaitik liskarrerako kilikabera dan ark.

        Azkenen buruan nere lurraldetik erbestera oilduta ioputzat aipatuko naute, nere eskuko agertu orde. Orrelakoak ene baitan, noski. Troia'n berriz, anitz ta agitz arerio ditut, banaka batzuen alderdia daukat soillik. Oriek guziok nereganatzen ditut, zu ilda gero. Ondikotz! Zer egingo dut nik? nola ilkiko dizut (176) marrauza (177), zorrotz nabarra, arnasa kendu dizun zure eraille au? Ikusi al zenun Ektor'ek, illik ere, aldiaren aldiz zu berebat ondatuko ziñunik? So-egizue, iainkoarren, bi-bion txarpa (178) Ektor'ek onen esku-erakutsiz iasotako gerrikoz zaldi-gurdiari gogor lotuta, eten gabe xeakaturik, arnasa galdu zun: onek, berriz, aren esku-erakutsia ukanik, ezpataz bere burua ondatu du eroriko ilgarriz. Ez al du ezpata au landu Erini'k eta itoltza hura Ade arotz basaziak (179)? Oiek eta beste gaiñerako guziak gizonoi iainkoek bilbatzen dizkiela beti esango dut nik beintzat; ta norbaiti alakoak atsegin izan ezpazazkio, beuzka bere gogoan, nere buruan, ordea, ala da (180).

        Abeslari-talde-burua'k.— Ez ezazu luzatu: gizon au nola illobian eortzi ta zer mintzatzeko zeran gogoan ar ezazu, ordea. Arerio bat baitakust eta laster da emen makur alarena, ez bestena, gaitzotan gautzanoi mingaiña idarraustera (181).

        Teuker'ek.— Gudalosteko nor ikusi dakusu?

Abeslari-talde-burua'k.— Beraren ederrez itsas-ostera au burutu dugun Menelau, alegia.

        Teuker'ek.— Badakust; alde-alde urren baitago, ez da ezagun-gaitz.

Menelau'k.— Ots! zuri itz egiten dizut, ez ezazu illotz au eskuz eortzi, dagonez utzi, ordea.

        Teuker'ek.— Noren ederrez txautzen duzu itz au?

        Menelau'k.— Neure gogokoa da, gudalostearen naguai dan gogarakoa, alegia.

        Teuker'ek.— Aurrez ezartzen duzun zergatikakoa esango al diguzu?

        Menelau'k.— Akaitarren gudu-lagun eta adiskide zurrian etxetik ekarri uste genuelarik, ongi iratio ta Pirigi'tarrak (182) oro baiño arerioagoa aurkitu baitugu: ots, gudaloste osoa sarraskitu nairik, gauaz gudaldia egin zun, aiztagaz iltzeko, ta iainkoren batek ekiñaldi ori iraungi ezpalu, aren zoritxar bat zein bat iasanik, esku-aldi lotsagarriena izaki, ilda etzanak gintezkean; bera, alderantziz, bizitan litzake. Beingoan, ordea, Jainkoak, orren aserrea astanduta ahari ta artaldeetara irauli zun. Ori dala-ta, illotza illobian eorzteko indarrik beste daukaken gizon bat ere ez da; aitzitik, izpazterreko ondar orail aldean bertan bera utzi, itxas egaztien iatekoa billakatu dedin. Ortaz, sumin gogorrari buru berotzen ez ezaiozu utzi. Ikusterrean geneukanean, aren buru izatea ezinkizun izan ba'genu, ilda gero eskuperatuko genuke, erabat, naiz ta zuk nai ez izan, indarrean al eta ezin erabiliko baitugu. Etzun nai izan nere aginduen esaneko egundaiño bizitan. Gizon makurrarena bait-da erriko semeak agintariei entzuterik ez-aintzat artzea. Egun eta eguzki ez lirake erri batean ekanduak ederki ioango, beldur-lotsak ezpaliete tinkatuko, ta gudaloste bat ere ez legoke zugurki bere gain, beldur eta itzalaren esirik ez ba'lu. Ain zuzen ere. bearrez gizonak naiz ta soin larria izan, uts txikienak irauli lezakela uste bear du. Beldurra ta gaiñera lotsa oi dana osasun bidean dabil, iakiñen gaiñean egon zaite. Erio-sugarrean ta nai luketen edozer beti ta bete esku ta bide oi dan erria, onezko aizez atsegin bitsetan iardun arren, andik!abur leizean barna ondatuko dala, begia bezelaxe erabaki ezazu (183). Bego, alderantziz, beldur apur bat bere abagunez, ta gogoko zaiguna egiñik mingarri zaigukenez beingoan ordain bearrik eztugula izango, ez uste izan. Ausi-osoak bein batak eta bein besteak izaten ditugu. Len hura indar-sugarretan zan, orain, aldiz, nerau nabil oillarturik. Ta zuri, au ez eorzteko agintzen dizut, onela izan da eta izango (184); bestela, au eortzirik, zerau ere illobian amilleraziko baitzaitute.

        Abeslari-talde-burua'k.— Menelau, asmo iakintsuak aipatuta gero, ez al zera zeu illei buruz iraintsu gertatuko.

        Teuker'ek.— Gurasoz utsaren urrengo dan gizonak utsen bat egitea ez litzaidake oraindik arrigarri izango, sortzez aitor seme diruditenak beuren itzetan alako eleketaz uts egiten baitute. Ots! asieratik berriz esaidazu: gizona artu-ta, Akai'tarren gudulagun onara erakarri omen duzu. Ez ote? Bere buruz zebillala ez al zan bera beretara itsasoratu? Onen gudalburu zu ote? Etxetik onek ots-eman zien erriei agintzeko eskubidea nondik nora duzu? Esparte'ko agintari etorria ziñan, eta ez guretarren iaun eta iabe; nondik illarraindu zindeken zuk onek baiño aginpide areagoa izateko, edo ark zuk baiño? Onakoan iñoren mendeko itsasoratu ziñan, ez guzion gubalburu, ta egundo ez ziñan izan Aiatz'en buruzagi. Agindu iezu agindupekoei, beraz, ta aiek itz itzalgarriagoz zigortu itzatzu. Au, ordea, zuzen eta bidez illobian ezarriko dut, zure aoaren beldurrik gabe, naiz ta zuk eta beste gubalburuak arri ta orma ukatu. Zure andrearen ederragatik ezpaitzun gudukatu, lanez iositako zure soinkariak bezala, loturik zeukaten ziñen ederragatik baizik; eta iñola ere ez zugaitik, utsaren urrengoak aintzakotzat ezpaitzitun. Arrezkero, zoaz, oiu-egile geiago ta gudalburua bera artuta onara etorri zaiteke: zure otsetara ezpainaiz itzuliko, eguna bioa ta gaua betor zeran artean (185).

        Abeslari-talde-burua'k.— Elorrioetan onen antzeko mingainik ere ez dut maite: itz latzak, aginka egiten dute, noski, naiz ta erabat zuzenbidezkoak izan.

        Menelau'k.— Uztailariak ez du gutxi irizten bere burua, antza.

        Teuker'ek.— Ain zuzen ere, arotz-antzea ez dut nereturik nik, arean.

        Menelau'k.— Mintzalari politarena egin al izango zenuke, erredola ar ba'zenu.

        Teuker'ek.— Bage ere, zuri iskillodun orri, buru emateko lain naiteke noski.

        Menelau'k.— Mingaiñez gogo arroa duzu noski.

        Teuker'ek.— Zuzenbidea alde izanik, edonor daiteke andi.

        Menelau'k.— Il naun ori gallen izatea zuzen eta bide ote?

        Teuker'ek.— Il? esatekoak esaten dituzu, ilda gero bizirik baitzera.

        Menelau'k.— Iainkoak iarein bait-ninun: onengatik, ordea, egin zan zelaikoa (186).

        Teuker'ek.— Ez itsusitu, ba, iainkoak oraingoan, iainkoei zor baitiezu iaiki-bidea.

        Menelau'k.— Iainkoen aginduak nik ezetsi?

        Teuker'ek.— Bai, noski, illak eorzten ezpaduzu uzten.

        Menelau'k.— Nere arerioak andi-andirik beñipein. Ori ederra izan? Latz.

        Teuker'ek.— Iñoiz zure gudu-arerio gertatu ote zan Aiatz, ala?

        Menelau'k.— Gorrotatzen ninun eta gorrotatzen nun. Ori badakizu zuk ere.

        Teuker'ek.— Arri ezarterakoan aren lapur ustel atzeman baitzinuten (187).

        Menelau'k.— Epaikarien utsa izan zan ori, ta ez nerea.

        Teuker'ek.— Onez eztaukazu zuk azkenik, makurrak bestela-baitakoan saldukeriz betetzeko.

        Menelau'k.— Leporaño bete nauzu: itz orrek min eman lezaioke norbaiti.

        Teuker'ek.— Oraintxe gogorrago (188); iasaneraziko dizugun baiño geiago ez, beintzat, ez bazik ere.

        Menelau'k.— Auxe bakarrik esaten dizut: au ez da eortzia izango.

        Teuker'ek.— Zuk, ordea, auxe entzuizu: au eortzia izango da.

        Menelau'k.— Beiñola ikusi nun gizon mingain luze bat: ekaitz-miñean itsasorako ontzi-gizonak autsi-mautsi eginda artzen zitun. Ekaitzaren gogorrenean txintik etzun ateratzen eta burusi batez estalita, ontzi-mutilletako edonork nai aiña istikatu (189) zezakean, egonarriz iasaten baitzun. Beronelaxe, odei ariñetik ilkitako erauntsi zakarrak aize emanik, zu ta zure aoskera itzali al izarigo ditu.

        Teuker'ek.— Nik ere gizon bat ikusia dut, ergelkeriz gaiñezka: zoritxarrean urren zeukanak oro mardailtzen zitun. Ta nere antzeko norbaitek, eta aldartez ere kide nun urliak, onelako itzak esan zizkion: «Gizon, ez itzatzu gaizki erabilli ildakoak. Alakorik egingo ba'zenu, gorriak ikusiko zenituke, iakitun egon». Alako aolkuak egiten zizkion, gizon aundi-maundiari buruz buru aurkez zunean. Badakust hura, noski, ta zeu beste iñor ez da, nere ustez. Argi ta garbi itz egin al dizut?

        Menelau'k.— Banoa: norbaitek iakingo ba'lu, lotsagarri luke itz erauntsiz iñor astintzea, bertatik bertara indarra bere esku daukakenean.

        Teuker'ek.— Oraingoz zoaz: gauza eztiran esamesak besterik izurtzen ez ditun gizon ergel bati entzuten egoteak ere are gorrituko bait-niñuke lotsaren lotsaz. (Badoa Menelau).

        Abeslari-talde-burua'k.— Bere aldiko liskarraren autsak batuko dira: beraz, alik eta ariñen, Teuker, leiatu zaite onentzako uts-gune sakon baten billa, artan bertan illobi zabala erai kitzeko, illen-umeen betiko oroigarri. (Badator Tekmese bere aurrakin, Eurisake'kin alegia).

        Teuker'ek.— Ain zuzen ere, garaiz or urbil etorri datoz gizon onen aurra ta aridrea, ildako gaixoaren illobiari arretaz begiratzeko. Oi aurra! oneratu zaitez ta urren tinkaturik, eskuak ezarri, sorterazi ziñun aitaren otoi-egille! Eseri eskabera, eskuetan nere adats-txerloak, zure amarenak eta irugarren zureak, eukirik: otoi-egilleon oparia, alegia. Gudalosteko norbaitek ezinbestez ildako onengandik kendukn ba'ziñu, bere lurraldetik ondikoz alde iaurtia bedi zorigaiztodun uxea, ez bestea, ta illobirik bage bedi sendi osoaren enborra tutorretik itaiturik, onelaxe, adats-txerlo au erauzten dudanez (190). Artuizu, ene aurra, ta iagon ezazu, iñork ez bezaizu kendu, ta auzpezturik otoi dagikezunean, eukizu. Ta zuek ez zaitezte emen egon emakume, gizon orde; aldeztu ezazute, oni illobia antola ondoren, ni etorri artean, naiz ta guziak aurkako izan.

 

 

ABESLARI-TALDEAREN ERESIA

 

        Abeslari-taldea'k.— Zein ote da azkena? or-ara alderrai dabiltzaten urteen kopurua noiz etengo ote da? aiztaga dardarazten duien nekeen eten-bageko zoritxarra beti leporatzen baitidate Elade'tarren alkekizun gorri dan Troia zabalean.

        Bearrez lenagotik egurats andian sartu, edo, guzientzako Ade'n barna egon bearra zun iskillo gorrotogarriz erabateko gudua Eladetarrei erakutsi zien gizon hura. Ondikotz! nekeen gandik nekeak aldaskatuz ioan doaz. Gizakumeak oro ark zuzitu baititu. Ark ezpaitzizkidan an-emanka ari izaterik utzi buruntzen edo goporren atsegin betean, ezta txirulen durundi eztia, ezta aurpetik pot emanez gaueko atsegiñik izaterik ere, gizon galgarri alarenak ez bestenak. Ta maitasunak ere, ondikotz! ta maitasunak ere gibeleratu dizkit: larru-lazo etzanda emen nago, ordea, adatsak intz loditan beti blei-blei, Troia itsaren oroigarri. Lenago, beñipein, gaueko beldur eta gezien aitzin babes nun Aiatz oldarkoia: orain, berriz, alabear beltzak eratzanda or dago. Zer atsegiñek oraindik atzera-mardo egingo (191) dit? Egongo al nintz itsasoko ur larriak iotako lur-muturrean, Suni'ko morkaitz tontorpean, alegia, andik Atenai gurenari agur egiteko (192).

 

 

IRTEERA

 

        Teuker'ek.— Leiaka banator onuntz, Agamenon gudalburua etorri datorrela ikusi baitut: bere ao ezkertua arin kolokatuko du, nabari danez.

        Agamenon'ek.— Zigor-beldurrik bage gure aurka txakurrenak ao betean esaten ari izateko bekokia izan omen duzun zuri diotzut: iopuren seme orri ots egiten dizut, arean. Egia esan, ama aundikiren seme izan ba'ziña, itz arrorik aski egingo zenuken, noski, ta beatzen gaineko bidez bide zut zaloika ibilliko ziñaken, aurki: utsaren urrena zerala, ian-txakur (193) utsaren alde guduka baitiarduzu, ta gu ezkiñala etorri Akai'tarren ezta zure gudalburu, ezta ontzi-talde-buru ere zin egotziz esan baituzu; aitzitik. Aiatz bere eskuko izaki itxasoratu omen zan, diozunez. Iñon diranok iopu batengandik entzutea ez ote makurrik andiena? Azalak artu eziñik oiu arroz erlastuta (194) aipatzen duzun kuku-otzara ori (195) nor da ordea? Ni egon ez nintzan norat ioan al zan edo nontsu egon ote zan? Akai'tar artean arako hura beste gizonik ez ote da? Ustez uste bageko garratza gertatu zaigu Akileu'ren iskilloak zirala-ta aldarrikatu genun norgeiagoka, Teuker urliaren baitan non-nai gaiztotzat agertu Learra ba'genu, ta zuentzat egundo naikoa ezpalitz, txil eragiñarren, beredin epaikerien erabakietara bat etortzea; baizik ore, okerren erantzupidea guri beti iaukiz edo beltza eginda eztenka beti ari baitzerate zuek, garaituok! Ontara ibilliz lege baten sendotzerik egundo ez litzake al izango, noski, esku ta bidez garailleak aldera iarriko ba'genitu, arean, eta gibelekoak aitzin bear ba'lira. Alakoak ataka sendoz eragotzi bearrak dira, ordea; nor noragiñokoa dan ezpaitute erakusten soiñaren mukulu (196) larriek edo bizkar zabalek, gizon burutsuek baizik, nonai nagusi izaki. Idi saiets-aundia zaharo ariñenak ere zuzen eramaten du bideak barna. Bereonelaxe, sendagaillu auxe burutik-bera zintzillik laster iarri bear izango dizut, senaren iabe egiten ezpazera. Utsa ta itzala besterik ez dan gizon bat dalata, txakurrenak esan eta nai bezela eioan mintzatzeko bekokia baituzu. Ez al zera seneratuko? sortzez nor zeran iakiñik, ez al diguzu bere eskuko dan gizon aitorsemeren bat onara igorriko gure aurrean zure orde zurekikoei buruz mintzatzeko? Zuk itz egiten duz nean, tautik ez dizut aditzen; erdal-izkerarik ezpai at ulertzen.

        Abeslari-talde-burua'k.— Bien ala biek zentzatuko al zerate! Oberik zuei esatekorik ez daukat.

        Teuker'ek.— Ondikotz! Ongillea ilda, illen-ume artean zein arin urtu oi dan arenganako eskar ona ta etoi billakatzen dan! Zutzaz, Aiatz, gizon onek itz ñimiñoen oroipenik ere ezpaitu: berau dala-ta, aleginka zipert ikusi zenun, aiztaga galurrean zure gogoa ezarririk. Guziok urtikan iaurti ta alde ioanak dira. Oraindik orain amaikatxo astakeri esan dituzun orrek, deusik ez al duzu oroitzen? arresietan zuek ertsiturik ziñatenean, aiztagak igesari emanda, utsaren urrengo ziñatenok berak bakarrik babestu zinuten: Ontzi-poparean ta arraunlarien tostetan sua garretan zanean, ontzietara abazuzaka oldartu zan Ektor, luebakiak albo-alboka igarorik. Nork itzuri zitun guziok? Oiek burutu zituna ez al zan berau izan? Iñoiz ez ornen zan arerioen buruzki oiñez ioan, zuk diozunez. Onek egiñak ez al zenituen zuek onartu? ta beste bein batean, berau andiandirik Ektor'ri buruz-buru ioan zitzaion aurkako, ta eurak eurotara gelditu, zotzak aukeratuta, ta ez iñork aginduz artaratuta: onek, alabaiña, birlotxo igeskariz eskualdeka etzun zotz egin, alor bustiko sokorraz zozoillo batek bezala, moto ederdun zakur-larruzko buru-oskoletik lenengoz iauzi arin egingo zun zotzez baiño (197). Orra onek egiten zitunak, nerau, ama erdaldunaren seme ta iopu au aurkez izaki. Txaldan orrek begiok nora zorrozten dituzu esateko oiek esatekoan? Zure aitaren aita zana, Pelopa (198) zarra, alegia, Pirigi'tar erdalduna zala ez al dakizu, ala? Sortarazi ziñun Atereu'k (199) oturuntza igungarrienean berberaren semeak eskeñi zizkiola bere anaiari? Gizon arrotz batekin atzeman zula zure aitak berak zerau erdi egin ziñun Kerete'ko ama (200), eta arrai ixillen mazitzat iaurti egin zula? Zerana zerala, zuk neri nere iatorria dala-ta iñon diranak esaten dizkidazu? Sortzez aita dut Telamon; gudalosteko lenengo gaillendurik, nere ama izter-anderetzat artu zun: iaiotzez andragoia zenun, Laomedontu'ren alaba (201); ta esku-erakutsi aukerakoena bailitzan Alkmene'ren semeak (202) ari eman zion. Bi guraso aundizkien seme aundikia izanik, eortzigabe zoritxarretan etzanda dauzkazun nere odoleko senideak nik lotsarazten al ditut? ori da larru sendoa, alako otsetan ibiltzeko. Iakiñen gaiñean egon zaite: ortik zear au iaurti ba'lezazute, beste iru illotz etzanda berebat iaurtiko zenituke. Eder baitzait onen alde ene burua garbi iarrita aleginka lertu, zure, edo zure anaiaren emakumearen alde baiño, alegia. Arrezkero, begira zure buruari neri baiño areago. Ezertan gaitzik egingo ba'zenida, naiago izango zenuke neri buruz beldurti izan, ausarti baiño. (Teuker'ek azken itzok esatean, Odiseu antzokira sartzen da.)

        Abeslari-talde-burua'k.— Odiseu bakalduna, garaiz etorri zera, korapilloa egitera ez, baiña askatzera etorria ba'ziña: iakin ez zuk? baita...

        Odiseu'k.— Zer da gizonok? Urrundik aditu baitut Atereu'tarren oiua, aitzin-gibelak sendoak zitun ildako au dala-ta.

        Agamenon'ek.— Entzutekoak ez al ditugu arestian entzun gizon onengandik, Odiseu bakalduna?

        Odiseu'k.— Zertzuk? Belarri-mingarri diran iraiñak entzuten ditunari mingañak idarraustea, parkakizun dut nik beintzat.

        Agamenon'ek.— Beltzak entzun ditu entzun ere: egitekoak egin baitizkit.

        Odiseu'k.— Zer mingarri egin dizu, ba?

        Agamenon'ek.— Illotz au illobi bage ez omen du utziko, eta nere bizarrak gatik eortziko ei du.

        Odiseu'k.— Egia esaten dizun adiskideak esku ta bide ote luke, len aiñako arraunkide orain ere izateko?

        Agamenon'ek.— Esan: alderantziz, ergela izango baitnintzake, Argeu'tarren artean zerau adiskiderik miñena esten baitzaitut nik.

        Odiseu'k.— Entzun orain. Gizon au illobi bage iaurtitzea ez ezazu erruki gabe onartu. Egundo ere, ez al zaitu garaitezko indarkeriak eta gorrotoak, zuzenbidea ostikpean erabiltzeko aiña. Nerekiko ere auxe zenun gudalosteko areriorik gorriena, Akileu'ren iskillo iabe egin nintzan ezkero. Alare, neri buruz zidan ezin-ikusia gora-bera, iñoiz ez nezakean gutxietsiz beztu, Troia'ra eldu geranon artean, Akileu ez beste Argu'tar guzion artean, alegia, gizonik gaillenena zanik bein ere ezpaitut ukatu. Zuk ere ez zenuke beztu bear esku ta bidez; berari ez baina, iainkoen legeei egingo baitzenie ogen. Onezko gizon zindoari, ilko ba'litz, kalte egitea ezpaita zuzen, naiz ta begietan arturik euki (203).

        Agamenon'ek.— Nor ta, zu Odiseu, onen alde ta nere aurka guduka iardun? Zokotik argi! (204).

        Odiseu'k.— Bai neu. Gorrotatzea eder zanean gorrotatzen nun, noski.

        Agamenon'ek.— Beraz, ildakoa alderen alde ostikopetu bearrik ez al zenun?

        Odiseu'k.— Atereu'ren seme! eder ez diran irabazietan ez zaite pozarren ibilli.

        Agamenon'ek.— Erabateko buruzagiak erruki izatea ez da errex.

        Odiseu'k.— Bai, ordea, ongi dioten adiskideak aintzat artzea.

        Agamenon'ek.— Buru diranei entzun bear die onezko gizon danak.

        Odiseu'k.— Zaude ixillik: adiskideei txil eginda ere buru zera, noski.

        Agamenon'ek.— Nori eskar egitea nai duzun oroitu.

        Odiseu'k.— Arerio nun gizon au, baña, egundoko bioztoi zan, izan.

        Agamenon'ek.— Zer egiteko zera, gero? ildako arerioari orrenbesteko itzal?

        Odiseu'k.— Berebiziko iasoa nagusi bait-da ene baitan etsaigoa bañoago.

        Agamenon'ek.— Orain, aunitz dira adiskide, noski, ta gero arerio.

        Odiseu'k.— Gogo gogorrak goraipatzerik ez dut maite nik.

        Agamenon'ek.— Egungo egunean gu gaiztotzat agertaraziko al gaituzu?

        Odiseu'k.— Ez orixe; Eladetar guzion iritziz gizon zuzentzat baizik.

        Agamenon'ek.— Ildakoa eorzten uzteko aolkatzen al didazu, beraz?

        Odiseu'k.— Baiki: ta neu ere andi andirik ara bertara ioango naiz.

        Agamenon'ek.— Berdin da; gizon bakoitza norberaren alde nekatzen da, norbera da bein.

        Odiseu'k.— Nere buruaren alde baiño areago, noren alde alegin egin bear dut?

        Agamenon'ek.— Zure arloa ta ez nerea ots egingo dute.

        Odiseu'k.— Egitekotan, non-nai onuragarri izango zera.

        Agamenon'ek.— Ots! Auxe iakin ezazu, ba; au ta esker andiagoa ere banatuko nizuke: au an edo emen egon, ordea, berdintsu arerio izango zait. Egin bear duzuna egitea esku duzu, berrz.

        Abeslari-talde-burua'k.— Sortzezko senez, Odiseu, iakintsu zerala ez dionak, dana dala, ergel utsa da.

        Odiseu'k.— Ta orain berri auxe esan bear diot Teuker'i orain arte arerio nintzaizun giñoan, gaurdanik gora adiskide natzaizuke. Ildakoa eorzten lagun egin nai diot eta berakin ba tera nekatu, ta gizon iaukalen alde illen-umeak egiten dituten alegiñik bat ere ez bertan bera utzi.

        Teuker'ek.— Odiseu iaukalen ori, zure itzen alderako zeu erabat gorestea daukat, nere usteak askoz ustel atera baitituzu. Izan ere, Argu'tarren artean onen areriorik miñena izan, eta eskuartez aldeko bakarra billakatu zera. Oni, ildako oni, bizirik alde-alde egonda, txakurrenak esateko bekokirik eztuzu izan; oiñaztarriak iotako gudalburuak eta anaiak bezela, illobi bage alkegarri iaurti nai baitzuten. Arrezkero, Olinpu'ko nausi dan aitak eta Erini oroitzalleak eta Zuzenbiele epailleak gaizto oiek gaiztoz galeraziko al ditute, gizon au itsuskeriz ez-aintzat iaurti nai zuten arabera. Zuri, berriz, Laerti aita agurearen seme orri, onen illobian eskuartzen uzteko beldur nauzu, ildakoari nekagarri ez nakion: gañerakoetan, ordea, ene lankide onartzen zaitut eta gurekin gudalosteko norbait eroale nai ba'zenu, eztugu iñolako atsekaberik izango. Besteak oro burutzea nere gain dago. Zu, berriz, gizon urentzat zaitugu guketz, beintzat, iakitun egon.

        Odiseu'k.— Nik beiñik bein opa nun. Guk ori egiterik ezpaizaizu atsegin, ordea, banoa, zurekikoak oso onarturik.

        Teuker.— Aski da: engoitik aldi aundia ioanik da. Beraz, zuek eskuz illobia zulatzen leiatu zaitezte; zuek, berriz, baranoan, sutan iru-zangokoa (205) gora ezarri ezazute, ixuriketa gurenetarako: kaparretik gizon sail batek babeskipeko iskilloak ekarri bitza. Aurra, zuk laztanez aitari saietsetatik oratu eta egiñalak egin itzatzu ta bizkor iasotzen lagun ezadazu: beitik gora txirrioan odol beltza ekarri baitakarte oraindik zain beroak. Ots! adiskide omen diranak oro, diranak dirala, lasterka betoz, eguzkiaren azpian dan gizonik oberenaren alde ta illen umeen arteko iñork egundo gallendu ez dunaren alde zain eia muin lan egiñik.

        Abeslari-talde-burua'k.— Begi-argia egiten (206) duten gizakumeei anitz eta anitz ezagutarazten zazkie: ikusi bage, ordea, etorkizuneko zer gertatuko dan igarri lezakenik ez da.

 

 

(131) sostean: bat-batean.

(132) Pan: basoetako ianko-txikien irraida-buru.

(133) Kilene: Arkadi'ko ipar-sortzaldean zutik dagoen mendia, egungo egunean Ziria deritza.

(134) Nise: Euboi'ko mendia, artan Bak'ekin Pan'ek ikasi zitun zenbait dantza.

(135) Knosu: Kerete'ko erri bat. Ango Tzeu ta Apol'en goratzarrez an egiten zituen irraidak ezagunak zenitun.

(136) Ikar'dar itsasoa: Kikalade ta Kari arteko itsasoa.

(137) Apolon, Delu'tar aipatua: Delu'n bazan iauretxe ospatsu bat Apol'i eskeiñia, ortik zetorkion Apolon'i Delu'tar izenondoa.

(138) elorrio gorria: atsekabe aundi bat.

(139) Are: gudua.

(140) endurtu: mermar, debilitar, ete...

(141) Misi: Asia Txikiko eskualdea.

(142) arte—edatzaille: lakirioak ezkutuan ezartzen dituana.

(143) karramatu: zaratu, cardar.

(144) poxelu: beaztopo, beatzarri.

(145) xixku: ezpata-zorro.

(146) bagitu: astundu, berankor eta astiroa gertatu.

(147) onezkoak egin: adiskidetu.

(148) Kalka: Azti ospatsu bat, Omer'ek berak aipiatan artua.

(149) gorapenean sortua: aza-salda ederrik arturik dagon gizon aundiari buruz esan oi da, ortik, neurriz ez bezelakoa.

(150) azalak artu eziñik: arroputz.

(151) Zeztor'dar aztia: Kalka aztia, Zestor'en semea baitzan.

(152) arte: egokiera, mugon, zabalune.

(153) Ektor: Priamu'ren seme ta Andromake'ren senarra, Troia' ko gizuren aipatua.

(154) Erme: Tzeu ta Maie'ren semea, Elade'ko elezarretan iainkoen geznaria; aren kisa zegoen gogoak beitiko aldera eroatea.

(155) sastatu: zerbait txorrotxez zauritu.

(156) Erini: Apenaren iainko-emea.

(157) gaiñetu: eraso, iabetu.

(158) nerekin baterakoak: lagunak.

(159) oxeski: laiotz, sartzalde.

(160) Bospor: erretena, itzez itz idi bide.

(161) ganguren-manguren or-on: dilingo dalango ibili: vagueando

(162) oial gutxiko gizon: gizon exkaxa.

(163) txurtenean iota egon: zoritxar andiak iota egon.

(164) sakailduta: deuseztatuta.

(165) zotal-txar izenekoa: patu txarreko izena.

(166) kunkuin: bete-bete.

(167) peto egin: uts egin.

(168) Troia: Asia 'Fxikiko erria.

(169) kaparreneko antxe: kaparrenaren ondoan.

(170) ito-aginean: itoka, itobearrean.

(171) azka-puzka: aleginka, lerrenak eginka, kataskan.

(172) arinak arin: arineketan, antxintxika.

(173) omenka: eika, diotenazka.

(174) arriabar: zoritxar.

(175) iaiki-bearra: aserrekoia.

(176) ilki: atera.

(177) marrauza: ezpata.

(178) txarpa: zoria.

(179,) Itoltza: gerrikoa.

(180) Eortzi ala ez eortzi egundoko eztabaida izango da orain.

(181) Mingaiña idarrausi: iñon diranak esan.

(182) iratio: erkatu.

(183) begia bezelaxe: seguru, ziur-ziur.

(184) izan da eta izango: a pesar de los pesares.

(185) Eguna bioa ta gaua betor: batera ez besterakoa, indiferente.

(186) egin zan zelaikoa: san se acabó.

(187) Autespenak arriz egiten zituten. Bitarikoak zituzten: zuriak eta beltzak, alegia. Onestekoa zuri oi zan eta gaitzestekoa, beltz. Arriok kantxin baten sartzen zituten.

(188) oraintxe gogorrago: bai zera.

(189) istikatu: ostikatu, zapaldu.

(190) Alako biraoak maiz egiten ziran. Zarrena, bear bada, Omer'ek dakar. Iliarena. III, 298 ta abar. Teokiri'k ere badakar, II, 28 t.a. Biraoak egiteko arauok badiraute oraindik errietako siñeskerietan. Onen antzeko zerbait irakurtzen dugu «Orixe»'ren» «Euskaldunak» poeman.,

(191) atzera mardo egin: azkenerako indarrak gorde.

(192) Suni'ko morkaitz tontorra Elade ertzean ageri da, Atike'ren muturrean, ain zuzen ere. Eguzki-aldetik Elade-runtz itxasoz zoazela, sostean uren gaiñetik gora lenengoz agertzen dan lur-muturra, alegia.

(193) ian-txakur: iateko baizik on ez dana.

(194) erlaztu: marranta dauka, ronco.

(195) kuku-otzara: funts gutxiko norbait.

(196) mukulu: volumen.

(197) Ilia'renean (VII, 161 ta iarraituetan) bederatzi gudari agertzen dira. Ektor'ekin burrukan buru bat egingo zuna nor izan zitekean iakiteko ta Aiatz'i egokitu zitzaion. Emen, baina, Kresponta'rena burura dakar Sopokel'ek. Peleponese'z iabetu ondoren, iru laintan erendu asmotan omen ziran. Lenengoak Argu, bigarrenak Lakedemoni, irugarrenak Mesenia. Kresponta'k bustinezko sokortxoa bota omen zun, azkena aterateko.

(l98) Pelopa: Tantala'ren seme ta Ipodemeie'ren senar: itzez itz «arpegi zurbil».

(199) Atereu: Pelopa ta Ipodemeie'ren seme.

(200) Kerete'ko ama: Kerete izaroan iaioa zun ama, alegia.

(201) Laomedontu: Troia'ko bakaldun oia.

(202) Alkmene'ren semea: Erakel.

(201) begietan artu: gorrotatu,

(204) zokotik argi: gutxien uste dugularik zerbait gertatzen zaigunean esan oi da.

(205) iru zangokoa: trebedea.

(206) begi-argia egin: begi zuriak egin: atsegiñez begiratu

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.