L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Ilbeltza-Otsailla. 1-2 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Legearen aitzinean

(Vor dem Gesetz)

 

Franz Kafka

 

euskeratzailea:

Mirande'tar Jon

 

Franz Kafka'k ondua, Mirande'tar Jonek itzulia

 

Legearen aitzinean athezain bat dago. Baserritar bat heldu da athezain horren ganat eta legean sarrtzea eskatzen du. Orain ezin dezakela utz sarrtzera diotso, ordea, athezainak. Gizona gogoetatzen du, eta galdetzen du geroagoan sarr laitekenetz. «Ba laitek» dio athezainak, «bainan ez orain». Legerako athea zabalik baitago, bethi bezala, eta athezaina bazterrtu baita, gizona makhurrtzen da athetik zeiharr barnearen ikhustekotz. Oharten zaionean athezaina, irri-egiten du eta erraiten: «Hainbat lilluratzen bahau, entseia hadi sarrtzera, bada, ene debekua gatik ere. Bainan kasu! ahaltsua nauk. Eta athezain aphalena baizik ez nauk. Aretoz areto, berriz, bertze athezainak ba dituk, bata bertzea baino ahaltsuago. Jada hirugarrenaren begiratzea, nihauk ere ezin jasan diezakeiat». Baserritarrak ez zituen horrelako zailtasunak-igurikiten; ezen uste du ororen helmenean izan behar lukeela bethi Legeak baiñan orain, zehazkiago so-egiten deraukolarik athezainari, haren larruzko soinekoari, haren sudurr zorrotz handiari, haren tatarr-bizarr beltz mehe luzeari, erabakiten du hobe dela sarrbaimena jaso arrte itxaron dezan.

        Athezainak aulkhi bat emaiten derauko eta uzten du athe-bazterrean jarrtera. Egunak eta urrtheak iragaiten ditu horr jarririk. Bere zazpi egin-ahalak egiten ditu barnerat utz dezatentzat eta nekhatzen du athezaiña bere eskariekin.

        Noizik behin galdekatze laburrak hasten ditu harekin athezainak, haren sortherriaren gainean eta bertze gai askori buruz itauntzen derauko, bainan axolik harrtu gabe egiten ditu galdeok, jaun handien ariora, eta azkenean, berriz ere erraiten derauko oraindik ezin dezakela utz sarrtzera.

        Gauza anhitz harrtu baitzituen bideko gizon hark, denak eralgiten ditu, baliosenak ere, athezainaren konszientzaren erostekotz. Honek denak harrtzen ditu, bai, baiñan haur erraitez: «Harrtzen ditiat soilki ez dezakala uste ukhan, egin beharr zenik ez dukala egin».

        Urrthe-andana horrtan, gizonak kasik ethenik gabe urrkusten du athezaina. Bertze athezainak ahanzten ditu eta irudi zaio lehen haur duela Legean sarrtzeko eragozpen bakharra. Bere zorigaiztoa madarikatzen du, lehenbiziko urrtheetan goraki eta axoldu gabe, gero zaharrtzearekin, soilki marmarikatzen du bere buruarekin. Haurrtzen da, eta, urrthe luzeotan athezaina azterrturik, hunen larruzko lephokoan bizi diren khukusoek ere ezagutu baititu, khukusoak ere othoizten ditu lagunt dezatela eta athezainaren gogoa haren aldera bihurrt dezatela.

        Azkenean haren begien argia makaltzen da eta ez daki egiaz ilhundu denetz haren inguruan ala begiek dutenetz atzipetzen bakharrik. Haatik ongi oharrtemaiten du orain erlantz bat ilhunpean, Legearen athetikan horra dena. Engoitik ez da areago luzaz bizitzekoa. Hil baino lehen, aldiluze horrtan bildu dituen oharrtikasi guztiak galde bakharr baterat elkhartzen zaizkio buruan, athezainari oraindik es jalgia: kheinu egiten derauko, gorphutz konkorrtua ez baitu gehiago jasotzen ahal. Athezainak aphal makhurtu beharr du haren aldera, ezen bien handitasun-arrtea asko aldatu da gizonaren kaltetan. «Zer jakin nahi du oraindik?» galdetzen du athezainak, «ezin asea haiz». «Denak Legearen atzetik dabiltza» dio gizonak «nolaz, beraz, nitaz bertzerik nehork ez du sarr-baimenik eskatu urrthe-andana hontan?» Athezainak ezagutzen du gizona urrhentzera dela eta haren entzumen itzaltzen ari denerat heltzekotz oih-uz dirausko: «Bertzerik nehork ezin zezakeian hemen sarr-baimenik eska, hiretzat baizik eginik ez baitzan sarrgu haur. Ba noak orain hestera».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.