Olerti / Oraingo Neurtitz Berriak
Irukoitza
(Terzett, Eichendorff)
Joseph von Eichendorff
euskaratzailea:
Udalaizpe
Artzaiak
Udako goiz-argiak dirdai egitean,
odei bat ez da ageri ortzi urdiñean.
Ikaraka badator argia pozetan,
galburuak makurtuz gari-alorrean,
eta belaunak auzpez nerau otoitzean.
Eiztariak
Ez da iñor indartzen eiztari zangarra
lez, aize osasuntsuz; an, amil muskarra...
arnasik ezin duzu, berak poz bakarra.
Laño ostartetik zear ageri da ibarra,
egaka ozkarbiruntz arrano azkarra.
Artzaiak
Eguerdia eltzean erreka-ondoa
itzalpean maite dut, pozaren goxoa!
Zugatzak asots arin, errekak ots loa
lur zabaletan lotan, zurmurka egoa,
lañorik laño, urrun, ametsetan noa.
Eiztariak
Ibarra euzkiak yo, ta ametsez atseden
artzean, mendi-goian bai-naiz geldituren;
urrun, lanoak gorantz dioaz odeien
ertz zear... zugatzak-gain leun dira makurtzen...
beti berri dirudin otsak dagi ozen.
Artzaiak
Urrun tximistak dirdai: abesten kilkerra,
ta lilien azpian neskatil ederra
izketan ataurrean: ots diot alperra
txirulari, inguruko biotz ta aitz bazterra
yardesten, uda-gaua ezpaita kalderra.
Eiztariak
Aranak itzalpean dira aspaldidanik,
ta eguzki-argia badakust menditik.
Sugarretan garraxiz arrano oldarturik,
itxasoratzen latsa sutan mozkorturik.
Ene! nork ledukaken orduan egorik!
Neskatillak
Ibar-zelaietako txirulak yotzean,
oian susmur-turutak ots eragitean,
zutik nago auznarka goizeko argitan.
Ez dakit nori yarrai: zuek etortzean,
badakit... iñortxori ez esanen bañan.
1950 azillak 4
|